238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Ordenantza, prozedura arautzen duena erantzukizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa egiteko, jarduera sailkatuetan, obretan eta era guztietako jarduerak abiaraztean. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2017ko azaroaren 3an egin osoko bilkura arruntean, ordenantza hau onetsi zuen hasiera batean, udalkideen aho batez: jarduera sailkatuetan, obretan eta era guztietako jarduerak abiaraztean erantzukizunpeko adierazpena eta aurretiazko komunikazioa egiteko prozedura arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz, jendaurrean egonen da gutxienez ere 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-oholean argitaratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Cabanillasen, 2017ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1713553