238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, onartuen eta baztertuen zerrendaren aurka, euskarazko ikastaro intentsibo bat egiteko baimena izanen duten foruzainak hautatzeko prozeduran.

Euskarazko ikastaro intentsibo bat egiteko baimena izanen duten foruzainak hautatzeko prozeduran, gora jotzeko errekurtsoa jarri da Foruzaingoko buruaren urriaren 30eko 381/2017 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez argitaratu baitzen onartuen eta baztertuen zerrenda euskarazko ikastaro intentsibo bat egiteko baimena izanen duten foruzainak hautatzeko prozeduran; ikastaroa lanaldiaren kargura eginen da 2018ko lehen seihilekoan zehar. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 42. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2017ko azaroaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1713836