238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Ekonomia-jardueren gaineko 2017ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Berriobeitiko Udalak adierazi du heldu den 2017ko abenduaren 21ean bukatuko dela ekonomia-jardueren gaineko 2017ko zerga borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren web orriaren bidez ordaintzen ahal dira, edo 948 012012 telefonoaren bidez, edo La Caixaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2017ko abenduaren 21ean kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sorraraziko dituzte eta betearazpen-bidetik kobratuko dira.

Berriobeitin, 2017ko azaroaren 20an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1713499