238. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Egiturazko aldaketa puntuala Udal Planean, Oronoz-Mugairiko 6. poligonoko 52. eta 203. lurzatietan. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2017ko urriaren 26an egin osoko bilkura arruntean (2. puntua), erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Baztango Udal Planean, Oronoz-Mugairiko 6. poligonoko 52. eta 203. lurzatien kategorizazioari dagokionez; sustatzailea Beatriz Barandiaran Subizar da.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek udal-bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2017ko urriaren 26an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1713552