237. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Xehetasun azterlana, establezimendu publikoen eraikuntza-baldintzak aldatzeko. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Arbizuko Udalak sustatu eta Xabier Lopez de Uralde arkitektoak prestatu duen xehetasun azterlana, helburu hau duena: “establezimendu publikoen eraikuntza-baldintzak aldatzea”.

Jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, gai honi buruz indarra duen legerian hala baitago xedaturik.

Arbizun, 2017ko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, M.ª Carmen Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L1713943