2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egongo dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.
Sustatzailea: Fontanería Tabar SL. Jarduera: iturgintzako eta berokuntzako lantegia eta biltegia. Tokia: Talluntxe II industrialdea, O kalea, 12-13, Taxoare.
Mutiloan, 2017ko azaroaren 9an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1713390