Iragarkia
237. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 13a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, 2017ko azaroaren 10ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluak hartua, Institutuari atxikitako zentroak erabiltzeko gehieneko prezio eta tarifen gaurkotzea eta haien araubidea onesten dituena 2018rako.
2017ko azaroaren 10ean egin bilkuran, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluak erabaki zuen Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren mendeko instalazioak erabiltzeko jarraitu beharreko oinarrizko honako irizpide hauek onestea:
1.–Instalazioen errentagarritasun soziala lortzea da horien funtsezko helburua, eta, horretarako, ezinbestekoa da haien erabilera areagotzea.
2.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren mendeko instalazioek eta espazioek kirol programei eta gazteentzako jarduerei lehentasuna ematen dietela ahalbidetzea.
3.–Kirol teknikarien prestakuntza sustatu eta erraztea.
4.–Teknika eta kirol mailak hobetzen laguntzea.
5.–Gazteen prestakuntza integrala erraztea nazioarteko, estatuko, autonomia erkidegoko eta tokiko erakunde guztiek bizikidetzarako eta tolerantziarako esparruaren barnean sustatzen dituzten programa, jarduera eta ekintzen bidez.
6.–Edozein pertsonak edo taldek egoitzak, aterpetxeak eta aretoak erreserbatu gabeko ordu eta egunetan erabiltzeko eskatzea ahalbidetzea.
7.–Departamentuak sustatzen dituen jarduerak garatzen laguntzea.
Helburu horiek lortzeko, erabaki da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari nagusiari ahalmena ematea honako hauek egiteko:
1.–Pertsona fisikoek eta juridikoek, kirolariek, kirol eta gazteria arloko elkarte eta entitateek eta kirolari eta gazteriari lotutako kolektiboek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek instalazioak eta zentroak erabiltzea baimentzea, dagokion ebazpenaren bidez; murrizketak eta doakotasuna aplikatzen ahalko dira jardueraren xedeen arabera, eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Instituturako ordaina ezarri beharko da.
2.–Prezio horiek alde batera utzita, instalazio eta zentro horiek erabiltzeko itunak edo hitzarmenak sinatzea Nafarroako Gobernuaren ikastetxeekin, Nafarroako unibertsitateekin, Nafarroako, estatuko eta nazioarteko federazioekin, tokiko erakundeekin eta estatuko edo nazioarteko erakunde ofizialekin.
Eta, horretarako, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren zentroak eta instalazioak erabiltzeko gehieneko prezioen eta tarifen araubide hau ezartzen da.
A.–KIROL INSTALAZIOAK
Banakako honako abonamendu mota hauek ezartzen dira, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren atal honetako kirol instalazio guztiei aplikatuko zaizkienak:
A: arrunta(18 urtetik gora) |
M: murriztua.Hitzartutako kirol taldeak, junior eta gazte kategoriak (16 eta 17 urte), “Printzearen Gotorlekua” egoitzan daudenak. Gazte-txartela dutenak |
T: txikia.15 urtera bitarteko haurrak (horiek barne); erretiratuak; desgaitasun aitortua dutenak eta egiaztatutako pentsiodunak; kirola sustatzeko kanpainak |
OM: oso murriztua.Gizarteratze-errentaren hartzaileak eta familia ugariaren txartela dutenak |
1.–“Larrabide Estadioa” Kirol Teknifikazioaren Zentroa.
1.1. Udako igerilekua.
Larrabide estadioko udako igerilekuaren kudeaketa enpresa pribatu bati dago adjudikatuta. Beraz, enpresa hori izanen da instalazio horretan aplikatu beharreko prezioak zehazten dituena. Hala ere, “udako igerileku”rako “gehieneko” prezio hauek onesten dira, enpresak errespetatu beharko dituenak:
Udaldia ekainaren 1. hamabostalditik irailaren 1. hamabostaldira bitartean garatuko da.
Abonamenduak banakakoak izanen dira, eta honako prezio hauek izanen dituzte:
MOTAK | ABONAMENDUAK | BANAKAKO TXARTELAK | |
Hiru hilabetekoa | 15 egun | Eguneko txartela | |
A | 99,80 euro | 64,20 euro | 10,70 euro |
M | 75,40 euro | 48,40 euro | 8,20 euro |
T | 55,00 euro | 35,60 euro | 6,20 euro |
OM | 53,00 euro | 33,60 euro | 6,20 euro |
–Sanferminetan (uztailaren 6tik 14ra bitarte, horiek barne), A motako eguneko sarreraren prezioa 12,30 eurokoa izanen da.
–Hamabost eguneko abonamenduak ematen diren egunetik hasita zenbatuko dira.
–Udako igerilekurako hamabost eguneko abonamenduak 30 egun naturaleko epean erabili beharko dira.
1.2. Kirol Teknifikazioaren Zentroko gainerako instalazioak:
1.2.1. Honako mota eta prezio hauek ezartzen dira (kirol arloko) banakako abonamenduetarako:
MOTAK | BANAKAKO PREZIOAK HIRUHILEKORAKO | |
1-2 saio astean | 3-5 saio astean | |
A | 30,00 euro | 45,00 euro |
M | 23,00 euro | 33,00 euro |
T | 15,00 euro | 25,00 euro |
OM | 14,00 euro | 24,00 euro |
–Kirol denboraldi osoan espazioak erreserbatzen dituzten klubei deskontua eginen zaie (%30 gehienez), banakako abonamendua egina duten 18 urtetik beherako kirolari kopuruaren arabera:
–100 kirolaritik gora: %10eko deskontua.
–200 kirolaritik gora: %20ko deskontua.
–300 kirolaritik gora: %30eko deskontua.
Deskontu horiek tarifa Murriztuan (M) eta Txikian (T) aplikatuko zaizkie 18 urtetik beherako kirolariei.
–Beste deskontu bat ere, %30ekoa, aplikatuko zaie atleta senior guztiei (18 urteak beteta dituztenei), azken denboraldi ofizialeko Ohorezko Mailako Ligako txapelketan parte hartu badute.
1.2.2. Taldean erabiltzeko tokiak orduka alokatzea.
ARGIRIK GABE | ARGIA BARNE | |
1. ordua | ||
Atletismoa (pista) | 35,00 euro | 50,00 euro |
Atletismoa (zuzenki estalia) | 20,00 euro | |
Futbol zelaia (osoa) | 50,00 euro | 60,00 euro |
8ko futboleko zelaia (zelai erdia) | 30,00 euro | 35,00 euro |
Ikuskizunetarako pabilioi osoa (egun osoa) | 450,00 euro | |
Pabiloi osoa entrenamenduetarako (4 pista) | 80,00 euro | |
2. pabilioia (pista) | 40,00 euro | |
1. pabilioia (pista) | 20,00 euro | |
Erabilera anitzeko aretoa | 15,00 euro | |
Muskulazio gela | 15,00 euro | |
Tatami osoa | 40,00 euro | |
Tatamiaren herena | 15,00 euro | |
Trinketea (400 W-ko argia barne) | 20,00 euro | |
Trinketea (1.000 W-ko argia barne) | 25,00 euro | |
–Instalazio guztien prezioek barnean dute aldageletako erabilera.
–Ondoz ondoko 2. orduari 1. orduaren prezioaren %50eko deskontua aplikatuko zaio.
1.2.3. Banakako espazioen noizbehinkako erabilera. Honako hauek dira banaka sartzeko aukera ematen duten instalazioak:
Atletismoa (pista) | 4,00 euro / egun |
Atletismoa (zuzenki estalia) | 4,00 euro / egun |
1.2.4. Espazio guztietarako alokairu baldintza orokorrak:
–Instalazio guztien prezioek barnean dute aldageletako erabilera.
–Abonatua izan gabe, edozein pertsonak edo taldek eskatzen ahalko du instalazioak astelehenetik igandera bitartean, erreserbatutako ordutegietatik kanpo, erabiltzea. Kirolgunea emandakoan, aldez aurretik ordaindu beharko da prezioa transferentzia bidez edo banku txartelaren bidez. Ordainketa burutu arte ez da erreserba gauzatuko.
–Eguneko banakako txartela erabilita, atletismo pistara sartzen ahalko da astelehenetik igandera bitartean, honako aldi hauetan izan ezik: urritik ekainera, astelehenetik ostiralera 17:00 eta 20:00 bitartean; eta asteburuetan edo jaiegunetan txapelketa ofizialak egiteko ordutegian.
1.3. “Larrabide Estadioa” Kirol Teknifikazioaren Zentroko funtzionamendu arauak.
–Klub edo talde hitzartuetako edo teknifikazioetako erabiltzaile guztiek, hau da, denboraldian instalazioa erabiltzen dutenek, banakako akreditazioa eduki beharko dute, baita dagokien abonamendua ordaindua izan ere. Instalazioaren erabilera eskatzen duen klubak/elkarteak baterako ordainketa eginen du.
–Lehenbiziko egiaztapen txartela doan emanen zaie instalazioko abonatuei eta erabiltzaileei; instalazioan sartzeko giltza da, erabilera pertsonala izanen du soilik, eta instalazioan ezin izanen da hura gabe sartu.
–Banakako akreditazioa behar ez bezala erabiliz gero, instalazioaren barne araubidea aplikatuz zehatzen ahalko da.
–Galtzeagatik edo gaizki mantentzeagatik sarrera-txartel berri bat eman behar bada, abonatuak 5,00 euro ordaindu beharko ditu.
–Armairuko giltzaren kopia egin behar bada, abonatuak 10,00 euro ordaindu beharko ditu.
–Nafarroako Gobernuaren ikastetxeek, Nafarroako unibertsitateek eta erakunde ofizialek akordio edo hitzarmenak sinatzen ahalko dituzte instalazioak erabiltzeko, prezio horietatik kanpo.
–Erabiltzaile bakoitzaren erantzukizuna da gauza baliotsuak gordetzeko prestatutako armairuak erabiltzea.
–Tarifa motak aplikatzeko kontuan hartzen den adina abonamendua tramitatzen den unean izandakoa da.
2.–“Guelbenzu” Jolaslekua.
2.1. Udako denboraldia:
Udaldia ekainaren 1. hamabostalditik irailaren 1. hamabostaldira bitartean garatuko da, biak barne.
Abonamenduak banakakoak izanen dira, eta honako prezio hauek izanen dituzte:
MOTAK | ABONAMENDUAK | BANAKAKO TXARTELAK | |
Hiru hilabetekoa | 15 egun | Eguneko sarrera | |
N | 98,00 euro | 63,00 euro | 9,00 euro |
M | 74,00 euro | 47,50 euro | 7,00 euro |
T | 54,00 euro | 35,00 euro | 5,00 euro |
OM | 52,00 euro | 33,00 euro | 5,00 euro |
–Hamabost eguneko abonamenduak ematen diren egunetik hasita zenbatuko dira.
–Udako igerilekurako hamabost eguneko abonamenduak 30 egun naturaleko epean erabili beharko dira.
–Sanferminetan (uztailaren 6tik 14ra bitarte, horiek barne), A motako eguneko sarreraren prezioa 12 eurokoa izanen da.
2.2. Neguko denboraldia: Banakako abonamenduak:
Negualdia urriaren 1etik maiatzaren 31ra bitartekoa izanen da.
Abonamenduak banakakoak izanen dira, eta honako prezio hauek izanen dituzte:
MOTAK | ABONAMENDUEN PREZIOAK | TXARTELEN PREZIOA | |
Osoa | Hiru hilabetekoa | Eguneko txartela | |
A | 180,00 euro | 62,00 euro | 8,00 euro |
M | 135,00 euro | 47,00 euro | 6,00 euro |
T | 85,00 euro | 31,00 euro | 4,00 euro |
OM | 84,00 euro | 29,00 euro | 4,00 euro |
2.3. Urteko abonamendua: Negua eta uda:
Urriaren 1eik irailaren 15era:
URTEKO ABONAMENDUA (NEGUA ETA UDA) | |
Mota | Prezioa |
A | 242,00 euro + Matrikulako 60,00 euro |
M | 180,00 euro + Matrikulako 45,00 euro |
T | 116,00 euro + Matrikulako 29,00 euro |
OM | 110,00 euro + Matrikulako 29,00 euro |
–Matrikula behin bakarrik ordainduko da, eta urteko abonatua izaten jarraitzen den bitartean izanen da baliozkoa.
–Urteko abonamendua hiru hilean behin ordaintzen ahalko da.
–Urteko familia kuota: urteko abonatuak diren bi guraso dituzten 4 eta 14 urte bitarteko umeek edo guraso bakarreko ume bakarrak ez dute kuota ordaindu beharrik.
2.4. Taldean erabiltzeko espazioak alokatzea (Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren beraren jarduerak izan ezik). Urte osoa.
ESPAZIOA | PREZIOA |
Igerileku handiko kale bat | 28,90 euro / ordu |
Igerileku txikiko kale bat | 14,00 euro / ordu |
Igerileku handi osoa | 141,00 euro / ordu |
Igerileku txiki osoa | 73,10 euro / ordu |
Pilotaleku estalia | 10,50 euro / ordu |
Estali gabeko pilotalekua | 7,95 euro / ordu |
Pilotalekuko argia (fase erdia) | 3,00 euro / ordu |
Pilotalekuko argia (osoa) | 5,00 euro / ordu |
Armairu txikiaren urteko alokairua | 30,00 euro |
Armairu handiaren urteko alokairua | 45,00 euro |
2.5. “Guelbenzu” Jolaslekuko funtzionamendu arauak.
–Erabiltzaile guztiek banakako abonamendua eduki beharko dute, eta gainera ordaindua izan.
–Nafarroako Gobernuaren ikastetxeek, Nafarroako unibertsitateek, erakunde ofizialek eta tokiko entitateek akordio edo hitzarmenak sinatzen ahalko dituzte instalazioak erabiltzeko, prezio horietatik kanpo.
–Tarifak kobratzeko kontuan hartuko den adina abonatuak aldian aldiko kanpainan duena edo beteko duena da.
–Galtzeagatik edo gaizki mantentzeagatik sarrera-txartel berri bat eman behar bada, abonatuak 5,00 euro ordaindu beharko ditu.
–Armairuko giltzaren kopia egin behar bada, abonatuak 10,00 euro ordaindu beharko ditu.
3.–Kirolaren Etxea.
Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak instalazio horretarako ezarritako ordutegitik kanpo irekitzea: 23,60 euro/ordu. Kirolaren zuzendariordeak aldez aurretik baimenduta.
4.–Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroa.
Honako hauek dira Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko instalazioak eta zerbitzuak erabiltzeko prezioak:
4.1. Espazio komunak:
ESPAZIOAREN DESKRIBAPENA | PREZIOAK |
Ekitaldi aretoa (84 pertsona) | 200 euro (egun osoa) 100 euro (egun erdia) 70 euro (2 orduko erabilera) |
Gelak (24 pertsona) | 100 euro (egun osoa) 50 euro (egun erdia) 25 euro (2 orduko erabilera) |
Mintegia (16 pertsona) | 75 euro (egun osoa) 35 euro (egun erdia) 15 euro (2 orduko erabilera) |
4.2. Kirolaren azterlan, ikerketa eta medikuntzako zentroko zerbitzuen prezioak.
4.2.1. Kirolean hasteko prestatzaileentzako ikastaroaren matrikula.
IKASTAROA | PREZIOA |
Bloke komun presentziala eta berariazko blokea (12 ordu) | 35 euro |
Bloke komun presentziala eta berariazko blokea (15 ordu) | 38 euro |
Bloke komun presentziala eta berariazko blokea (20 ordu) | 43 euro |
–Online bloke komuna eta berariazko blokea (12 ordu) | 43 euro |
–Online bloke komuna eta berariazko blokea (15 ordu) | 46 euro |
–Online bloke komuna eta berariazko blokea (20 ordu) | 50 euro |
Oharra: gazte txartela duten eta ikastaroetan parte hartzen duten pertsona guztiei %10eko deskontua aplikatzen ahalko zaie tarifa horien gainean | |
Ezarritako prezioak bezalakoak aplikatuko zaizkie taula honetan agertu ez arren prezio horien indarraldian abiarazten diren ikastaro berriei, haien orduen arabera.
4.2.2. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko gainerako zerbitzuak:
PREZIOA | |
ARIKETAREN BIOMEKANIKA | |
1. kontsulta | 91,44 |
Kontsulta ez presentziala | 45,72 |
Indarra-potentzia kurba | 91,44 |
Taldearen indarra-potentzia kurba (lagun bakoitzeko) | 30,48 |
Goranzko jauzien testa | 22,86 |
Taldearen goranzko jauzien testa (lagun bakoitzeko) | 7,62 |
Taldearen abiadura testa (lagun bakoitzeko) | 7,62 |
Banakako abiadura testa | 22,86 |
Baloi medizinalen jaurtiketa | 22,86 |
Muskuluen erresistentzia dinamikoaren testa, elektromiografiaren bidezkoa | 117,63 |
Entrenatze plana prestatzea | 137,16 |
FISIOLOGIA | |
1. kontsulta | 91,44 |
Kontsulta ez presentziala | 45,72 |
EKG lasaiturik | 34,83 |
EKG ahaleginean | 157,71 |
Ahalegin progresibo jarraituaren zeharkako proba, laktatorik gabe | 91,44 |
Ahalegin progresibo jarraituaren zuzeneko proba, laktatorik gabe | 162,99 |
Ahalegin progresibo jarraituaren zuzeneko proba, laktatoarekin | 126,44 |
Ahalegin progresibo jarraigabearen zuzeneko proba, laktatoarekin | 126,44 |
Abiadura konstanteko atalase test anaerobikoa | 101,44 |
Lehiaketa simulatzen duen testa | 101,44 |
Entrenamendu saioa deskribatzen duen testa, desplazamendu gabe | 126,44 |
Asteko nutrizio dietaren ebaluazioa, inkesta | 91,44 |
Lehiaketarako nutrizioaren ebaluazioa, inkesta | 182,88 |
Asteko nutrizio dietaren ebaluazioa, pisua hartuz | 137,16 |
Nutrizioaren ebaluazio osoa, pisua hartuz | 274,32 |
Entrenamendu edo lehiaketarako laguntza teknikoa, desplazamendu gabe | 91,44 |
Entrenamendu edo lehiaketarako laguntza teknikoa (desplazamendu egun eta pertsona bakoitzeko) | 304,8 |
Erizaintzako kontsulta | 34,83 |
Erizaintzako kontsulta (ez presentziala) | 17,41 |
Txertoa, injektagarriak, sendaketak | 15,24 |
Arterietako tentsioa hartzea | 15,24 |
Entrenatze plana prestatzea | 182,88 |
Pisua-garaiera-gantzaren % | 45,72 |
Oinarrizko analitika | 120,00 |
Analitika espezializatua | 200,00 |
Erreflotroi analisia (tira erreaktibo bakoitzeko) | 20,00 |
Banakako landa-testa | 182,88 |
Taldearen landa-testa (lagun bakoitzeko) | 60,96 |
Montrealgo Unibertsitateko landa-testa, banakakoa | 137,76 |
Montrealgo landa-testa, taldekoa (lagun bakoitzeko) | 22,96 |
ERREHABILITAZIOA-FISIOTERAPIA | |
1. kontsulta | 91,44 |
Kontsulta ez presentziala | 45,72 |
Ultrasoinuak | 25,74 |
Elektroterapia | 25,74 |
Masoterapia | 25,74 |
Laserra | 25,74 |
Masot. + ultras. + elektrot. | 51,48 |
Masot. + ultras. | 38,61 |
Masot. + elektrot. | 38,61 |
Artikulazio barneko infiltrazioa | 229,23 |
Mesoterapia | 25,74 |
Igeltsuz immobilizatzea | 25,74 |
Bendajea | 25,74 |
Zinesiterapia | 51,48 |
Krioterapia | 25,74 |
Ariketa dinamikoen saioa | 51,48 |
Test isozinetikoa | 51,48 |
Mugimendu mailaren testa | 25,74 |
Lesioen prebentzio protokoloa | 102,96 |
Taldeko lesioen prebentzio protokoloa (lagun bakoitzeko) | 34,32 |
OSASUN AZTERKETAK | |
Osasun azterketa | 91,44 |
KARDIOLOGIA | |
Kardiologia-ekokardiografia | 71,25 |
–Prezio horiek aplikatzetik salbuetsita egonen dira honako hauek bakarrik: Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren berezko programen barnean ematen dituen zerbitzuak edo Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko kudeatzaileak sinatzen duen eta hori agertzen duen hitzarmenaren bidez araututa dauden jarduerak.
–Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak ematen duen edozein zerbitzu berriri dagokionez, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak zehatz-mehatz baimendu beharko du aplikatu beharreko prezioa aldi baterako, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluaren hurrengo bilkuran behin betiko prezioa onetsi arte.
B.–KIROLAREN ETA GAZTEARIAREN EGOITZAK,
ATERPETXEAK ETA ATERPEAK
1.–Kirolarientzako egoitza eta gazte aterpetxea: Iruñeko Printzearen Gotorlekua Gazte Egoitza.
Iruñeko Printzearen Gotorlekua Gazte Egoitza.
KOMUNA DUEN GELA | KOMUNIK GABEKO GELA | |
BANAKAKO GELA | ||
Ostatua eguneko | 16,00 euro | 14,00 euro |
Gazte-txartela izanda / egun Beste deskontu batzuekin metaezina da | 14 euro | 12 euro |
8 hilabeteko edo gehiagoko ikastarorako ostatua: prezio osoa 8 hileroko berdinetan ordainduko da, hil bakoitzeko egun kopurua alde batera utzita | 2.160 euro / 8 hilabeteko aldia 270 euro / hil | 1.840 euro / 8 hilabeteko aldia 230 euro / hil |
Sanferminak: uztailaren 5etik 14ra | ||
Ostatua eguneko | 70,00 euro | 50,00 euro |
GELA BIKOITZA (LAGUN BAKOITZEKO) | ||
Ostatua eguneko | 10,00 euro | 8,00 euro |
Gazte-txartela izanda / egun. 15 egun gehienez ere. Beste deskontu batzuekin metaezina da | 8,00 euro | 7,00 euro |
Banakako erabilera / egun | 18,00 euro | 16,00 euro |
8 hilabeteko edo gehiagoko ikastarorako ostatua: prezio osoa 8 hileroko berdinetan ordainduko da, hil bakoitzeko egun kopurua alde batera utzita | 1.520 euro / 8 hilabeteko aldia (190 euro / hil) | 1.120 euro / 8 hilabeteko aldia (140 euro / hil) |
Sanferminak: uztailaren 5etik 14ra | ||
Ostatua eguneko | 35,00 euro | 25,00 euro |
Ostatuaren prezio guztiek ez dute gosaria barnean | ||
Ikastaroaren egoiliarrak: 8 hileroko oso ordaintzen dira gutxienez ere (urritik maiatzera bitartean).
–Ikastaroaren egoiliarrentzako prezioa finkoa da urte osorako, eta 8 hileroko osotan ordainduko da, hil bakoitzean egoitza zenbat egunetan erabiltzen den kontuan hartu gabe. Gainera, ezin da aurreikusitako deskontuetatik bat ere aplikatu.
–8 hilabeteko egoiliarrei oporraldietan (Gabonak, Aste Santua) gela hutsik uzteko eskatzen ahalko zaie.
–8 hilabeteko egoiliarrentzako prezioak aldi osoko ostatua hartzen du barnean.
–8 hilabete horietatik kanpo dauden iraileko eta ekaineko ostatu egunak aste osoka ordainduko dira, aste bakoitzean egoitza zenbat egunetan erabiltzen den kontuan hartu gabe. Ondorio horietarako, asteko prezioa ikastaroaren hilabete bakoitzeko ordaintzen den tarifaren laurden bat izanen da.
–Nafarroako Errendimenduko Kiroleko kirolariak izateagatik Printzearen Gotorlekua Egoitzan egoiliar plaza lortzen dutenak ostatu kuotak ordaintzetik salbuetsita egonen dira. Hala ere, erabilitako otordu zerbitzuak (gosaria, bazkaria eta afaria) ordaindu beharko dituzte, zentroko sukalde eta jantoki zerbitzuaren kudeaketa kontratuaren enpresa adjudikazio-hartzaileak ezarritako prezioen arabera; enpresa horrek erabaki honetan aipatzen diren gehieneko zenbatekoak errespetatuko ditu.
–Otordu zerbitzuak (gosaria, bazkaria eta afaria) zentroko sukalde eta jantoki zerbitzuaren kudeaketa kontratuaren enpresa adjudikazio-hartzaileari ordaindu beharko zaizkio zuzenean, apartatu honen 4. eta 5. puntuetan ezarritakoaren arabera.
OSTATUAREN GAINEKO DESKONTUAK 8 hilabeteko ostaturako (ikastaroa-denboraldia) izan ezik | |
–5 hilabetetik gorakoko egonaldiak –Nafarroako kirol federazioak –Gazte elkarteak | %15 |
–15 egunetik 5 hilabetera bitarteko egonaldiak –Familia ugariaren txartela dutenak –Taldeak (20 lagun baino gehiago) | %12 |
–Banakako eta taldeko egonaldiak, 7 egunetik 14ra bitartekoak –Gazte elkarteak, klubak eta taldeak (10 eta 20 lagun artekoak) | %10 |
Prezio guztiek BEZa barne dute | |
Deskontuak ez dira metagarriak | |
Ostatuaren prezio guztiek ez dute gosaria barnean | |
Aitarekin edo amarekin batera dauden hiru urtetik beherakoek doako ostatua dute | |
2.–Altsasuko Otadia Gazte Aterpetxea.
–Altsasuko Otadia Gazte Aterpetxea:
KOMUNA DUEN GELA | KOMUNIK GABEKO GELA | |
BANAKAKO GELA | ||
Ostatua eguneko. | 14,00 euro | 12,00 euro |
Gazte-txartela izanda / egun Beste deskontu batzuekin metaezina da | 12,00 euro | 10,00 euro |
GELA BIKOITZA (LAGUN BAKOITZEKO) | ||
Ostatua eguneko. | 10,00 euro | 8,00 euro |
Gazte-txartela izanda / egun. Beste deskontu batzuekin metaezina da | 8,00 euro | 7,00 euro |
Banakako erabilera / egun | 20,00 euro | 16,00 euro |
OSTATUAREN GAINEKO DESKONTUAK METAEZINAK | ||
–5 hilabetetik gorakoko egonaldiak –Gazte elkarteak, klubak eta taldeak (10 eta 20 lagun artekoak); 4 eguneko aldiak, astelehenetik ostegunera bitartekoak | %25 | |
–15 egunetik 5 hilabetera bitarteko egonaldiak –Familia ugariaren txartela dutenak –Taldeak (20 lagun baino gehiago) | %20 | |
–Nafarroako kirol federazioak eta taldeen egonaldiak, 7 egunetik 14ra bitartekoak –Gazte elkarteak, klubak eta taldeak (10 eta 20 lagun artekoak) | %15 | |
Deskontuak ez dira metagarriak | ||
Ostatuaren prezio guztiek BEZa barne dute, baina gosaria ez | ||
Aitarekin edo amarekin batera dauden hiru urtetik beherakoek doako ostatua dute | ||
3.–Belbieretxea Gazte Aterpea.
–Belbieretxea Gazte Aterpea:
TALDEKO PREZIOAK / EGUN | |
Astelehenetik ostiralera | 125,00 euro |
Larunbata edo igandea | 220,00 euro |
Ostiraletik igandera | 420,00 euro |
Aterpea erabiltzeko, gutxienez 15 laguneko talde batek egin beharko du erreserba | |
Taldeko kide guztiek gazte txartela badute, prezio horien gainean %10eko deskontua aplikatuko da | |
Egonaldia azken eguneko 17:00etan bukatuko da. | |
4.–Iruñeko Printzearen Gotorlekua Gazte Egoitzarako eta Altsasuko Otadia Gazte Aterpetxerako xedapen komunak.
ZERBITZU SOLTEEN GEHIENEKO PREZIOAK | |
Hiru lagunentzako edo gehiagorentzako geletan libre gelditzen den ohe bakoitzeko | 5,00 euro |
Eskuoihalen sorta | 3,00 euro |
Garbigailua | 2,00 euro |
Lehorgailua | 2,00 euro |
Gosaria (*) | 2,61 euro |
Bazkaria (*) | 8,25 euro |
Afaria (*) | 7,18 euro |
Bazkaria eta afaria Altsasun eta Iruñean (*) | 15,43 euro |
20 pertsonarentzako bilkura aretoa / ordu | 12,00 euro |
40 pertsonarentzako bilkura aretoa / ordu | 15,00 euro |
40 pertsonarentzako baino gehiagorentzako bilkura aretoa / ordu | 22,00 euro |
Ekitaldi eta hitzaldi aretoa / ordu | 26,00 euro |
(*) Otorduen prezioak kontratatutako enpresak ezartzen duen tarifari lotuta egonen dira, eta zerbitzuaren enpresa adjudikazio-hartzaileari ordainduko zaizkio zuzenean. Ostatua duten taldeei ez zaie kobratuko aretoen erabilera. | |
5.–Aurreko apartatuetan aipatutako zentro eta instalazio guztietako arau orokorrak.
1. Prezio guztiek BEZa barne dute.
2. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak antolatu edo sustatzen dituen jarduerak instalazioak erabiltzeagatiko eta ostatu hartzeagatiko gastuak ordaintzetik salbuetsita egonen dira, baina otordu gastuak (gosaria, bazkaria eta afaria) beren gain hartu beharko dituzte.
3. Nafarroako kirol federazioen jarduerak, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeari jarraikiz eskuordetuta gauzatzen dituzten administrazio izaerako funtzio publikoak dakartzatenak, prezio horiek ordaintzetik salbuetsita egonen dira, egoitza, aterpetxe eta gazte aterpeetako ostatu eta otorduak izan ezik; izan ere, horietan erabaki honetan ezarritako zenbatekoak aplikatuko dira.
4. Onetsitako prezio eta tarifek indarra izanen dute prezioen araubidea berritzen den arte.
5. Plazen erreserba.
–Egoitza, aterpetxe eta gazte aterpe batean ostatu hartu nahi duen edozein pertsonak edo taldek zenbateko osoaren %25era arteko gordailua egin beharko du, eta konturako dirutzat hartuko da. Aldez aurretik ordaintzetik salbuetsita egonen dira luzaroko egoiliarrak (ikastarokoak-denboraldikoak).
–Plazak erreserbatzeko emandako dirua deuseztatze epe eta portzentaje hauen arabera itzuliko da:
1. %100, erreserba gazte aterpetxean sartu baino bi hilabete lehenago deuseztatzen bada.
2. %50, erreserba gazte aterpetxean sartu baino hilabete lehenago deuseztatzen bada.
3. Erreserba ez da itzuliko gazte aterpetxean sartu aurreko hamabost eguneko epearen barnean deuseztatzen bada.
4. Banako aterpetxekideen kasuan, erreserba ez da itzuliko gazte aterpetxean sartu aurreko 48 orduko epearen barnean deuseztatzen bada.
–Hostelling Internationaleko Erreserba Zentralaren bidez hartzen diren ostatu erreserbek %8ko gehikuntza izanen dute; gehikuntza hori Hostelling Internationali ordainduko zaio zuzenean, erreserbako gastu gisa. Erreserba deuseztatuz gero, Hostelling Internationali egin beharko zaio itzultzeko erreklamazioa.
6 Instalazioak eta zentroak erabiltzeko eskaerak behar bezalako aurrerapenaz aurkeztuko dira, bereziki instalazioaren edo ostatuaren erabilera gastuak murrizteko edo salbuesteko eskatzen dutenak. Eskaeran egin gogo den jardueraren xedeak eta programaren helburuak eta oihartzuna adierazi beharko dira, baita Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari eskaintzen zaion ordaina ere. Eskaerak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emandako ebazpenaren bidez ebatziko dira.
6.–Hirugarren bati adjudikatutako kudeaketa integrala duten aterpetxe eta aterpeen gehieneko prezioak.
Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari atxikitako honako zentro hauen kudeaketa integrala enpresa pribatuei adjudikatu zaie. Beraz, enpresa horiek izanen dira instalazio horietan aplikatu beharreko prezioak zehazten dituztenak. Hala ere, gehieneko honako prezio hauek onesten dira, enpresa horiek errespetatu beharko dituztenak:
6.1. Lekarozko Baztan Gazte Aterpetxea.
KOMUNA DUEN GELA | KOMUNIK GABEKO GELA | |
Gosaria barne | ||
BANAKAKO GELAK | ||
Ostatua eguneko | 22,50 euro | 20,00 euro |
Gazte-txartela izanda / egun Beste deskontu batzuekin metaezina da | 20,50 euro | 18,00 euro |
Astelehenetik ostegunera | 22,50 euro | 20,00 euro |
Apartamentuak (pertsona/egun) | 20 euro + gehigarria | |
GELA BIKOITZAK (LAGUN BAKOITZEKO) | ||
Ostatua eguneko | 22,50 euro | 20,00 euro |
Gazte-txartela izanda / egun Beste deskontu batzuekin metaezina da | 20,50 euro | 18,00 euro |
Banakako erabilera | 22,50 euro | 20,00 euro |
Behe-denboraldia, astelehenetik ostegunera. Kontsultatu aterpetxean | ||
KOMUNIK GABEKO GELA | ||
SEI PERTSONARENTZAKO GELAK (taldeak) | ||
(gutxienez 10 pertsona) | 18,00 euro | |
Hiru urtetik beherakoek doako ostatua dute | ||
ZERBITZUA | PREZIOA |
Mantenu osoa. Ostatua eta otorduak | 30,00 euro |
Mantenu-erdia (ostatua, gosaria eta afaria) | 26,00 euro |
20 pertsonarentzako bilkura aretoa / ordu | 12,00 euro |
40 pertsonarentzako bilkura aretoa / ordu | 15,00 euro |
40 pertsonarentzako baino gehiagorentzako bilkura aretoa / ordu | 22,00 euro |
Valle de Baztan aterpetxeko apartamenturako gehigarria | 15,00 euro |
Hiru lagunentzako edo gehiagorentzako geletan libre gelditzen den ohe bakoitzeko | 5,00 euro |
Eskuoihalen sorta | 3,00 euro |
Garbigailua | 2,00 euro |
Lehorgailua | 2,00 euro |
Gosaria (*) | 2,50 euro |
Bazkaria (*) | 8,00 euro |
Afaria (*) | 8,00 euro |
Ekitaldi eta hitzaldi aretoa / ordu | 26,00 euro |
6.2. Getadarko Gazte Aterpea:
TALDEKO PREZIOAK / EGUN | |
Astelehenetik ostiralera | 173,00 euro |
Larunbata edo igandea | 296,00 euro |
Ostiraletik igandera | 497,00 euro |
Aterpea erabiltzeko, gutxienez 15 laguneko talde batek egin beharko du erreserba | |
Taldeko kide guztiek gazte txartela badute, prezio horien gainean %10eko deskontua aplikatuko da | |
Egonaldia azken eguneko 17:00etan bukatuko da | |
7.–Xedapen gehigarria.
Erabaki honetan ezarritako tarifa eta prezio guztiak 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.
Iruñean, 2017ko azaroaren 10ean.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluko idazkaria, Esteban Imaz Vacas, APT (arlo juridikoa).–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Kontseiluko lehendakaria eta Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1713393
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
