237. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-P-441

Deikazteluko Udalak eskatu du bere titularitateko ur aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzea; aprobetxamendua Ebroko arroaren Ur Erregistroan inskribatuta dago, A Atalean, 44. liburuan, 145. orrian, eta haren datuak www.chebro.es webgunean kontsultatu daitezke. Aldaketaren xedea da eremu ureztagarria aldatzea, 6,202 hektarea gutxitzeko, ureztalurretako lurzatien ordez 8. poligonoko 415. eta 521. lurzatiak sartzeko, Deikazteluko udal-mugartean (Nafarroa), eta horrela 15,42 hektarea izanen dira; horrez gain, mahastien ordez zainzuriak landuko dira bertan, urteko gehieneko ur bolumena 19.244 m³ gutxituko da (24.000 m³-koa izanen da aurrerantzean), eta batez besteko ur emari baliokidea 1,958 l/s handituko da kontsumo handieneko hilabetean, aurrerantzean 3,734 l/s-koa izateko. Aprobetxamenduaren gainerako ezaugarriak ez dira aldatuko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko irailaren 28an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1712888