3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-P-395
José Javier Ulibarrena Marínek honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:
Aprobetxamendua 7 metroko sakonera duen putzu bat da, Aragón Subordán ibaiaren eskuinaldean, polizia-eremutik kanpo, La Calleja alderdian (72. poligonoa, 365. lurzatia).
Ura jasotzeko ekipoa motoponpa bat izanen da, 8,5 ZP-koa, 4 l/s-ko uneko emariarekin. Ura 8,61 hektareako baratze bat ureztatzeko erabiliko da, aspertsio bidez, Funesko udal-mugarteko (Nafarroa) 72. poligonoko 365. lurzatian. Urtean 9.000 m³-ko ur bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,933 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2017ko urriaren 23an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1713001