2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, azaroaren 16an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2017ko aurrekontuan.
Kreditu berezia “Sustatzaile/Bitartekari. Haurtzaro Programa” izeneko 23116-2279905 partidan, 4.400,00 eurokoa, diru-sarreretako “Hezkuntzako diru-laguntza. Sustatzaile/Bitartekari” izeneko 4503101 partidak erabat finantzatua.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Erreklamazioak aurkezten ez badira, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da.
Noainen, 2017ko azaroaren 17an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Erburu Anchaño.
Iragarkiaren kodea: L1713437