1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 23an emandako 1189/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi da “Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko beken” 2018ko deialdia.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/es/index), DDBN (identifikazioa): 372858 eta aldizkari honetako “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko apartatuan.
Onuradunek bete beharreko baldintzak:
–Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa.
–Nafarroarekin lotura izatea, Nafarroan jaioa izateagatik, foru izaera zibila izateagatik edo Nafarroan erroldatua egoteagatik deialdi hau argitaratu aurreko bi urtean gutxienez. Hori frogatzeko, erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko da.
–Unibertsitateko titulu bat izatea.
–Unibertsitate ikasketak amaitu ondoren, unibertsitateko tituludunentzako laneko praktiketarako beka bat jaso ez izana.
–Beka eskuratzeko oinarri hartzen den titulazioari jarraikiz lan edo administrazio kontratu bat sinatu ez izana.
Iruñean, 2017ko azaroaren 26an.–Izaskun Goñi Razquin, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia.
Iragarkiaren kodea: F1713821