237. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

2/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Tirapuko Udalak, 2017ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2/2017 aldaketa aurrekontuan. Kreditu-gehigarria eginen da, 12.300,00 eurokoa, honako partida hauetan: erabilera publikoko ondasunen mantentze lanak, EEZB, eraikinak eta bestelako eraikuntzak, iturrietako ura, herriko argiteriaren mantentze lanak eta argiteria publikoa.

Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat dituzten alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Tirapun, 2017ko azaroaren 17an.–Alkatea, Iñaki Lafuente Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1713448