2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Alkateak beste udal-organoei eskuordetzan emandako eskumenen testu bategina
ALDAKETA-ORG/2017/12.
Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako xedapen hau eman zuen 2017ko azaroaren 3an:
DAL 03-NOV-17 (2/AL).
Bat Etorrita Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 124. artikuluan eta ezkontza zibilak baimentzen dituen Kode Zibilaren 51-1. artikuluan ezarritakoarekin, Alkateak zenbait eskumenetarako eskuordetu ditu udal-egiturako organoak, denboran zehar hartutako Alkatetza-dekretu batzuen bitartez.
Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrari laguntzeko organoaren titularrak denboran zehar idazkari teknikoak eskuordetu ditu zenbait ziurtapen-aferatan.
Beharrezkoa da, horrenbestez, alde batetik, esleitutako eskumenak elkartu, berrantolatu, aldatu eta zuzentzea, batez ere 2017ko urriaren 30ean Udal Antolaketa berria onesteko dekretuaren ostean, Alkatetza honek eskuordetutako eskumenen gainean segurtasun juridikoa ematen duen testu bategina egin eta onetsita, eta, bestetik, xede bera hartuta biltzea Tokiko Gobernu Batzarrari laguntzeko organoaren titularrak idazkari teknikoen alde emandako indarreko eskuordetzak.
Horiek horrela, honako hau xedatu dut:
Lehena.–Alkateak beste udal-organoei eskuordetzan emandako eskumenen honako Testu bategin hau onestea:
1.–Alkateak udalbatzako zinegotziei eskuordetzan esleitutako eskumena:
Bakarra.–Udalbatzako zinegotzi guztiak eskuordetzea ezkontza zibilak baimentzeko eskumena gauzatzeko, Kode Zibilaren 51-1. artikuluan xedatutakoarekin bat.
2.–Alkateak zinegotzi ordezkari izendatutakoei eskuordetzan esleitutako eskumenak:
1. Zinegotzi ordezkari izendatutako pertsona bakoitza eskuordetzea, honako eskumen hauetarako, zeinak 2017-10-30eko Udal Antolaketako Dekretuak esleitutako aferak kontuan hartuta gauzatuko diren:
1.–Haien eskumenekoak diren helburuak planifikatu eta programatzea.
2.–Zein eskumenetarako eskuordetuak izan diren eta horien gaineko erabakiak argitaratu, gauzatu eta betetzeko agintzea.
3.–Alkatetzari, Tokiko Gobernu Batzarrari eta Udalbatzari ebazpenak eta erabakiak proposatzea, haien eskumenekoak diren aferen gainean.
4.–Diru-laguntzak ematea –zinegotzi ordezkari izendatutako pertsona bakoitzari esleituko baitzaio eskumen hor–, betiere eskumenak zein aferetan gauzatu eta horietaz bezainbatean, bai eta diru-mugarik gabeko diru-laguntzak ematearekin zerikusia duten baimenak, xedapenak eta ordaintzeko beharraren aitortzak ere.
5.–Eskuordetzan jasotako aferekin zerikusia duten beste zenbait gastutarako baimenak eta xedapenak, 30.000,00 euro baino gehiagokoak (BEZa kanpo) ez badira.
6.–Betebeharrak aitortu eta likidatzea, betiere horiek ez badute 30.000,00 euro baino gehiago (BEZa kanpo) jotzen, diru-laguntzen aferan izan ezik, hor ez baita diru-mugarik izanen.
7.–Kontratazio-mahaiburuak izatea, kontratazio-prozeduretan.
8.–Eskuordetutako eskumenak gauzatzean emandako administrazio-egintzen kontra Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzentzen ahal zaizkion gorako errekurtsoen espediente administratiboei erantsitako txosten juridikoak onestea, bai eta eskuordetzan jasotako aferetan emandako ebazpenen kontra aurkeztutako berraztertze-errekurtsoei buruz ebaztea ere.
9.–Legeak Alkateari esleitutako zehapen-ahala, eskuordetza-esparrua zein den eta horren afera eta zereginekin zerikusia duten arau-hausteengatik.
Aurreko paragrafoan eskuordetutako eskumenak barne hartuko du horiek gauzatzean xedatutako ekintzen kontra aurkeztutako berraztertze-errekurtsoei buruz ebazteko ahalmena, bai eta eskuordetutako eskumen hori gauzatzean emandako administrazio-egintzen kontra Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzentzen ahal zaizkion gorako errekurtsoen espediente administratiboei erantsitako txosten juridikoak onestekoa ere.
Espedienteak hainbat alorrek batera bideratu behar dituzten kasuetan, Zinegotzi Ordezkari izendatutakoek ahalmena izanen dute hala zehatzeko nola ebazpenak emateko, beren esku utzitako Alorrak zein aferatan esku hartu eta horietan beraietan, hori haien eskumen nagusia ez denean ere.
10.–Hitzarmenak sinatzea beste Administrazio Publikoekin eta entitate publiko zein pribatuekin, zinegotzi ordezkari diren aldetik berezko dituzten eskumenak garatu eta gauzatu ditzaten, betiere sinatuko den hitzarmenaren guztizko diru-zenbatekoak ez badu 30.000,00 euro baino gehiago jotzen (BEZa kanpo).
Halaber, aipatu eskuordetutako eskumen horrek berekin ekarriko du gastuak xedatu eta baimentzeko eskumena eskuordetzea, bai eta ordaintzeko betebeharrak aitortu eta likidatzekoa ere, betiere horiek ez badute 30.000,00 euro baino gehiago (BEZa kanpo) jotzen, eta aipatu hitzarmenenetatik eratorritako konpromiso ekonomikoen zuzeneko ondorio badira.
Ezin izanen dira hitzarmenen xede izan kontratuetako berezko prestazioak. Halako kasuan, hitzarmenaren izaera eta araubide juridikoa sektore publikoko kontratuen legeek aurreikusitakoari lotu beharko zaizkio.
Hitzarmenen eragina, betekizunak eta mugak urriaren 1eko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen Atariko Tituluko VI. Kapituluan ezarritakoak izanen dira (47. artikulutik 53.era).
Eskuordetze horretatik kanpo daude hirigintza-hitzarmenak eta beste hitzarmen mota batzuk, gaia edo aplikazio-araudia dela medio Osoko Bilkuraren edo Tokiko Gobernu Batzarren eskumenekoak badira.
Aurrekoaz gain, Alkateak beretzat gordetzen du, eta hortaz, ez da eskuordetze honen parte, honako hitzarmen hauek egiteko eskumena:
–Estatuko Administrazioarekin egin eta ministroek sinatzen dituztenak.
–Nafarroako Foru Komunitatearekin edo beste autonomia erkidego batzuekin egin eta horien lehendakariek sinatzen dituztenak.
–Beste udal batzuekin egin eta kasuan kasuko alkateek sinatzen dituztenak.
–Hitzarmena bultzatzen duen Zinegotzi Ordezkariaren edo Alkatearen iritziz munta handiko eragin instituzionala dutenak.
11.–Jarduketa Protokolo Orokorrak edo antzeko tresnak egiteko eskumena, horietan jasotzen badira hala eduki orokorreko asmo-adierazpenak nola Udalaren eta hitzarmena sinatzen dutenen borondatea helburu komun baten harira jarduteko, betiere horrek ez badakar berekin galda daitekeen konpromiso juridiko zehatzik, eta dela gaiagatik dela aplikazio-araudiagatik, ez badira beste organo baten eskumena.
Alkateak beretzat gordetzen du, eta hortaz, ez da eskuordetze honen parte, honako Jarduketa Protokolo Orokor hauek edo antzeko tresnak egiteko eskumena:
–Estatuko Administrazioarekin egin eta ministroek sinatzen dituztenak.
–Nafarroako Foru Komunitatearekin edo beste autonomia erkidego batzuekin egin eta horien lehendakariek sinatzen dituztenak.
–Beste udal batzuekin egin eta kasuan kasuko alkateek sinatzen dituztenak.
–Hitzarmena bultzatzen duen Zinegotzi Ordezkariaren edo Alkatearen iritziz munta handiko eragin instituzionala dutenak.
2. Tokiko Ekonomia Jasangarriko Zinegotzi Ordezkaria eskuordetzea kutxa finkoko aurrerakinak kudeatzea xede duten banku-kontuak ireki eta baliogabetzeko, bai eta kontu horien ahaldunak izendatu eta baliogabetzeko ere. Aipatu alderdi horiek onetsiko dira dagozkien kutxa finkoko aurrerakinak eratu, baliogabetu eta justifikatzeko egintzekin batera.
3. Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzi Ordezkaria eskuordetzea, LECXIT udal-hezkuntzako programaren barruko hitzarmenak sinatzeko Iruñeko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, Iruñeko Udalak eta Jaume Bofill Fundazioak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan, 2016-2017ko ikasturtean LECXIT –ikasleen irakurmena hobetzera zuzendutako hezkuntza-programa– Iruñean ezartze aldera. Aipatu programa Alkatetzak 2016ko irailaren 1ean emandako ebazpen bidez onetsi zen (RAL 01-SEP-16, 2/CE), betiere kontuan harturik Boluntarioei buruzko urriaren 14ko 45/2015 Legearen 12. artikuluak xedatutakoa, zeinaren arabera hitzarmenak sinatu behar baitira, boluntarioen eta boluntariotza-erakundeen artean, boluntarioak programan txertatzeko.
3.–Alkateak alorretako zuzendariei eskuordetzan esleitutako eskumenak:
1. Giza Baliabideetako Zuzendaria eskuordetzea, jarraian aipatzen diren eskumen hauetarako, betiere Tokiko Ekonomia Jasangarriko Zinegotzi Ordezkariari eta Alkatetzari horren berri eman eta haiekin koordinaturik egon beharko duelarik:
A.–Betebeharrak aitortzea eta likidatzea, betiere 30.000,00 euro (BEZa kanpo) baino gehiago jotzen ez badute, enplegatuen nomina onestekoak izan ezik, horretan ez baita kopuru-mugarik izanen.
B.–Ordainketa-aginduak onestea, hileko nominez, nominen aurrerakinez eta Gizarte Segurantzaz bezainbatean.
C.–Eskuordetutako eskumenak gauzatzean emandako administrazio-egintzen kontra Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzentzen ahal zaizkion gorako errekurtsoen espediente administratiboei erantsitako txosten juridikoak onestea, bai eta eskuordetzan jasotako aferetan emandako ebazpenen kontra aurkeztutako berraztertze-errekurtsoei buruz ebaztea ere.
Zuzendariak lanpostua hutsik utzi duenean eta kanpoan edo gaixorik dagoenean, eta urriaren 1eko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako abstentzio-zioren bat suertatzen denean, edo hura errekusatzea deklaratu denean, Giza Baliabideetako zuzendariaren ordez Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko zuzendaria arituko da.
2. Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko zuzendaria eskuordetzea, jarraian aipatzen diren eskumen hauetarako, betiere Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkariari eta Alkatetzari horren berri eman eta haiekin koordinaturik egon beharko duelarik:
A.–Ondarearen gaineko erantzukizunaz bezainbatean:
–Ondarearen gaineko erantzukizunari buruzko espedienteak ebaztea, betiere horiek 30.000,00 euro baino gehiago (BEZa kanpo) jotzen ez dutelarik, bai eta espediente horiek eragindako gastuak baimendu eta xedatzea, kopuru hori gainditzen ez badute.
B.–Udalaren jabegoan sortutako kalteen erantzukizunaz bezainbatean:
–Espedienteak abiaraztea, kalte horiek eragindako erantzukizuna galdatze aldera, bai eta kalte horiek ordaintzeko errekeritzea ere, horien diru-kopuruak 30.000,00 euro baino gehiago (BEZa kanpo) jotzen ez badute.
Udalaren jabegoan eragindako kalteengatik galdatzeko jarri beharreko ekintza judizialak abiatzea, halakorik behar izanez gero.
C.–Betebeharrak aitortu eta likidatzea, betiere horiek ez badute 30.000,00 euro baino gehiago (BEZa kanpo) jotzen, eskuordetzan jasotako aferetan.
D.–Udal-organo eskudunari proposatzea bere eskumenekoak diren gaien gaineko ebazpenak edo erabakiak.
E.–Nafarroako Foru Komunitateko Ogasunari PFEZ eta BEZ zergen atxikipenak ordaintzeko aginduak onestea.
F.–Eskuordetutako eskumenak gauzatzean emandako administrazio-egintzen kontra Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzentzen ahal zaizkion gorako errekurtsoen espediente administratiboei erantsitako txosten juridikoak onestea, bai eta eskuordetzan jasotako aferetan emandako ebazpenen kontra aurkeztutako berraztertze-errekurtsoei buruz ebaztea ere.
Zuzendariak lanpostua hutsik utzi duenean eta kanpoan edo gaixorik dagoenean, eta urriaren 1eko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako abstentzio-zioren bat suertatzen bada, edo hura errekusatzea deklaratu bada, Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko zuzendariaren ordez Giza Baliabideetako zuzendaria arituko da.
3. Aholkularitza Juridikoko Zuzendaria eskuordetzea, honako eskumen hauetarako:
A.–Auzitegietako Prokuradore zerbitzuko kontratutik eta Aholkularitza Juridikoko zuzendaria izatetik eratorritako betebeharrak aitortu eta likidatzea, 30.000,00 euro (BEZa kanpo) edo kopuru hori baino gutxiago jotzen badute.
B.–Eskuordetutako eskumenak gauzatzean emandako administrazio-egintzen kontra Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzentzen ahal zaizkion gorako errekurtsoen espediente administratiboei erantsitako txosten juridikoak onestea, bai eta eskuordetzan jasotako aferetan emandako ebazpenen kontra aurkeztutako berraztertze-errekurtsoei buruz ebaztea ere.
4. Alkatetza, Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako zuzendaria eskuordetzea, jarraian aipatzen diren eskumen hauetarako:
A.–Alkatetzako Alorreko zuzendaria izatetik eratorritako betebeharrak aitortu eta likidatzea, 30.000,00 euro (BEZa kanpo) edo kopuru hori baino gutxiago jotzen badute.
B.–Udal-memoriak onestea.
C.–Harremanak, Arartekoarekin eta Kontuen Ganberarekin, eta haien ondorioz sortzen diren txostenak eta ebazpenak oro onestea.
D.–Berariazko ebazpenak ematea, publizitate pasiboaren esparruan, eta beharrezko diren Instrukzioak edo Zirkularrak ematea, informazio publikoa eta tramitatzen ari diren Iruñeko Udalaren eta haren erakunde publikoen espedienteak eskuragarri jartzeko prozedurari buruzko Instrukzioan (DAL 23-MAY-17, 1/GT-k onetsia) xedatutakoa garatu eta abiatzeko, bai eta informazio publikoa eskuratzeko prozedura erabiltze aldera ezartzen diren modeloak edo inprimakiak onestea ere.
E.–Eskuordetutako eskumenak gauzatzean emandako administrazio-egintzen kontra Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzentzen ahal zaizkion gorako errekurtsoen espediente administratiboei erantsitako txosten juridikoak onestea, bai eta eskuordetzan jasotako aferetan emandako ebazpenen kontra aurkeztutako berraztertze-errekurtsoei buruz ebaztea ere.
4.–Alkateak eskuordetutako eskumenak, aurrez esku-hartzeko aferetan, hirigintza gerentziako eta haur eskolen egintzetan:
1. Hirigintza Gerentziako egintzetan aurrez esku-hartzeko zereginetarako eta Hirigintza Gerentziak eskatuta udal-organoek onetsitako zereginetarako eskuordetzea, Udaleko Osoko Bilkurak onetsi edo baimendu beharreko egintzetarako izan ezik, Hirigintza Gerentziako Plantilla Organikoan ekonomia-adarreko administrazio publikoko teknikari gisa zehaztutako lanpostua betetzen duen pertsona.
2. Haur eskoletako egintzetan aurretik esku-hartzeko zereginetarako eta Haur Eskolek eskatuta udal-organoek onetsitako zereginetarako eskuordetzea, Udaleko Osoko Bilkurak onetsi edo baimendu beharreko zereginetarako izan ezik, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren Plantilla Organikoan kontu-hartzaile ordezkari gisa zehaztutako lanpostua betetzen duen pertsona.
Bigarrena.–Alkatetzaren Dekretu honetan biltzea, Tokiko Gobernu Batzarrari Laguntzeko Organoaren titularrak 2011-04-28an eta 2017-04-18an Idazkari teknikoei ziurtapen-aferetan eskuordetzan emandako indarreko eskumen-eskuordetzak, honako irismen eta eduki honetaz:
1. Eskuordetzan ematea egindako agiri, memoria edota jarduketa ororen gaineko ziurtapen-eginkizunak eta Iruñeko Udalari diru-laguntzak eman dizkioten Administrazio publikoek eska dezaketen tankera horretako beste edozeinen ziurtapen-eginkizun, diru-laguntza zein den eta horren espedientea bideratzeko ardura duten Udal alorretan idazkari teknikoen lanpostua betetzen duten udal-funtzionarioei.
2. Tokiko Zerga Ogasuneko ardura duen Udal Alorreko idazkari teknikoaren lanpostua betetzen duen udal-funtzionarioa eskuordetzea ziurtapen-eskumenak gauzatu ditzan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, aplikagarri zaizkion arauen ondorioz, eskatutako datu, agiri eta egindako jarduketa mota oroz bezainbatean —eta horrekin lotuta beharrezkoa den ezein informazioaz—, Iruñeko Udalak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren aurrean zerga-salbuespen, -konpentsazio, -itzultze eta bestelako onura edo hobari fiskalez bezainbatean izapidetutako espediente, prozedura edo eskabide oro dela medio.
Hirugarrena.–Alkatetzaren dekretu hau noiz onetsi eta egun horren biharamunetik aitzina hartuko du indarra, eta ondorio guztietarako ordeztu, berrantolatu, aldatu, gaurkotu, zuzendu eta batu eginen ditu Alkateak beste zenbait udal-organoren alde egun horretara bitarte egindako eskuordetzak, eta aldi berean, bildu egiten ditu testu bakar batean Tokiko Gobernu Batzarrari laguntzeko organoaren titularrak ziurtapen-aferetan idazkari teknikoen alde emandako indarreko eskuordetzak.
Laugarrena.–Dekretu hau NAOn argitaratzeko agintzea, bai eta Osoko Bilkuran horren berri ematea ere.
Iruñean, 2017ko azaroaren 9an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1713917