2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LODOSA
Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aditzera ematen da 2017ko aurrekontuko lehenengo eta bigarren aldaketak behin betiko onetsirik gelditu direla, jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz. Udalak hasiera batean onetsi zituen aldaketak 2017ko uztailaren 12ko eta 2017ko urriaren 5eko osoko bilkuretan, eta aldaketei buruzko ediktuak 2017ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 26an, eta 201.ean, urriaren 18an, argitaratu ziren.
Espediente horietan aldaketak sartu ondotik, ukitutako kapituluak honako kontsignazioekin gelditu dira:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Xedea: langileria gastuak. Lehengoa: 1.304.950,00 euro. Aldaketa: -9.000,00 euro. Gaur egungoa: 1.295.950,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak. Lehengoa: 1.299.568,00 euro. Aldaketa: 10.566,00 euro. Gaur egungoa: 1.310.134,00 euro.
4. kapitulua.–Xedea: transferentzia arruntak. Lehengoa: 353.350,00 euro. Aldaketa: 4.000,00 euro. Gaur egungoa: 357.350,00 euro.
6. kapitulua.–Xedea: inbertsio errealak. Lehengoa: 56.500,00 euro. Aldaketa: 74.220,00 euro. Gaur egungoa: 130.720,00 euro.
7. kapitulua.–Xedea: kapital transferentziak. Lehengoa: 0,00 euro. Aldaketa: 32.425,97 euro. Gaur egungoa: 32.425,97 euro.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Xedea: tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak. Lehengoa: 28.8670,00 euro. Aldaketa: 5.566,00 euro. Gaur egungoa: 29.4236,00 euro.
7. kapitulua.–Xedea: kapital transferentziak. Lehengoa: 0,00 euro. Aldaketa: 3.301,35 euro. Gaur egungoa: 3.301,35 euro.
8. kapitulua.–Xedea: finantza-aktiboak. Lehengoa: 0,00 euro. Aldaketa: 103.344,62 euro. Gaur egungoa: 103.344,62 euro.
Lodosan, 2017ko azaroaren 17an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.
Iragarkiaren kodea: L1713435