237. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLE

2018rako tarifak. Hasierako onespena

Itzalleko Kontzejuak, 2017ko azaroaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Itzallen (Zaraitzu) 2018ko ekitaldian aplikatu beharreko tarifak eta, beraz, honela geldituko dira partidak eta zenbatekoak:

–2018ko belarrak:

1.–Ordainketa partikularrei: 0,1971 euro/erregua.

2.–Ordainketa Itzalleko Kontzejuari: 0,3941 euro/erregua.

–Edateko uraren eta ureztatzeko zerbitzuaren kanona, 2018an: 112,57 euro/kontagailu paratua (BEZa barne).

–Saneamendu zerbitzuaren kanona, 2018an: 56,29 euro/kutxeta paratua (BEZa barne).

–Ur kontsumoaren prezio publikoa, 2018an: 0,08983 euro/m³ (BEZa barne).

–Etxerako egur loteak, 2018an: 34,39 euro/lotea.

–Herritarrendako lanak, 2018an:

1.–Motozerra eta guzti: 80,11 euro/eguna (8 orduko lana).

2.–Arrunta: 70,13 euro/eguna (8 orduko lana).

3.–Ordu bat, makineria, pala etab. duen traktorearekin: 44,14 euro/lanordua.

4.–Ordu bat, traktore bakarrarekin, atoidun ibilgailuarekin eta abarrekin: 29,49 euro/lanordua.

–Kilometrajea, 2018an:

1.–Mendi-ibilgailuan, pistaz eta bidez: 6,95 euro/bidaia.

2.–Ibilgailuan, errepidez: 0,32 euro/km.

–Sakristautzako zerbitzu boluntarioa, 2018an: 70,13 euro hilean-boluntarioa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako tarifak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, tarifak behin betiko onetsitzat joko dira.

Itzallen, 2017ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Francisco Sarriés Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1714046