2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
2018rako zerga-tasak. Onespena
Gesalazko Udalak, 2017ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, honako zerga-tasa hauek onetsi zituen:
1. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren karga-tasa hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasun higiezinetarako: %0,144.
2. Gainbalioaren gaineko zerga:
–5 urte bitarte: 2,5 koefizientea (karga-tasa 12).
–10 urte bitarte: 2,5 koefizientea (karga-tasa 12).
–15 urte bitarte: 2,5 koefizientea (karga-tasa 12).
–20 urte bitarte: 2,5 koefizientea (karga-tasa 12).
3. Gainerako zerga-tasak eta tasak beren horretan uztea.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, gaia dela-eta eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Gesalatzen, 2017ko azaroaren 16an.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.
Iragarkiaren kodea: L1713445