2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
Udal ordenantza, Aurretiazko komunikazioaren edo erantzukizunpeko adierazpenaren bidez hasitako jarduerak eta obrak ondoren kontrolatzeko prozedura arautzen duena. Hasierako onespena
Gesalazko Udalak, 2017ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Gesalazko udal-mugartean aurretiazko komunikazioaren edo erantzukizunpeko adierazpenaren bidez hasitako jarduerak eta obrak ondoren kontrolatzeko prozedura arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Muetzen, 2017ko azaroaren 16an.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.
Iragarkiaren kodea: L1713419