2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
Iruxoko larreen adjudikazioa
Honako hau Gesalazko Udalaren eta Kontzejuaren iragarki oholetan argitaratzen denetik aitzina, hamabortz egun naturaleko epea izanen da, eskubidea dutela uste dutenek Iruxoko larreak berei esleitzeko eskaera egin dezaten.
Eskaerarekin batean aurkeztu beharko dira Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 182., 200. eta 204. artikuluetan aipatzen diren dokumentuak.
Herri-lurretako larreek eta finka partikularrek ustiapen unitate bakarra osatzen dutenez, beren finkak ustiapen horretarako laga nahi ez dituzten jabeek epe bera izanen dute Kontzejuetxean agertu eta beren nahia idatziz adierazteko. Lagapenaren aurka adierazpenik egiten ez badute horretarako emandako epean, ezin izanen dute egin larreen adjudikazioa amaitu arte.
Muetzen (Gesalatz), 2017ko azaroaren 16an.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.
Iragarkiaren kodea: L1713418