237. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJON

Aldaketa, 2018ko ordenantza fiskalena, zerga-tasena, tasa eta prezio publikoena eta gainerako ordainarazpenena. Hasierako onespena

Udalak, 2017ko azaroaren 24n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera Castejongo Udalean indarra izanen duten zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak aldatzen dituzten espedienteak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak onetsi baitzuen, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Hasiera batean onetsitako aldaketek, erregelamenduzko tramiteak bete ondoan, 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, atzera eraginez hartu ere, behin betiko testuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Castejonen, 2017ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1713827