237. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

5/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Kasedako Udalak, 2017ko azaroaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko aurrekontuko aldaketa (5/2017 espedientea).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kasedan, 2017ko azaroaren 17an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1713442