237. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

428/2017 FORU AGINDUA, azaroaren 30ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Eskubide Sozialetako kontseilariaren azaroaren 28ko 427/2017 Foru Aginduan atzemandako akatsa zuzentzen duena. Foru agindu horren bidez, Iruñeko Erruki Etxea zentroko egoiliarrek jaso beharreko gutxieneko arreta zerbitzu funtsezkoak arautu ziren, egoitza horretako enpresa batzordeko kideek deitutako greba dela eta.

Aipatu foru aginduan akats bat atzeman da zuzeneko arretako langile/zaintzaileei abenduaren 2an eta 3an dagokien gaueko txandaren ordutegian. Kategorien eta txanden taulan esaten da bost 6ak arte eta bi zaintzaile 6etatik 7etara, eta honela behar du: bost 7ak arte eta bi 7etatik 8etara.

Foru agindu honetan oso-osorik ematen da azaroaren 28ko 427/2017 Foru Aginduaren lehen atala, zuzendua.

Horrenbestez, kontuan hartuta Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan xedatutakoa, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluko 2. lerroaldea eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 58.b) artikulua, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehena.–Azaroaren 28ko 427/2017 Foru Aginduaren lehen atala honela gelditzen da idatzita:

“Lehena.–Iruñeko Erruki Etxea egoitzako enpresa batzordeko kideek, arestian aipatutakoek, abenduaren 2rako eta 3rako deitutako lanuztea, gaueko txandan 06:00etatik 08:00etara, goizeko txandan 08:00etatik 10:00etara eta arratsaldekoan 20:00etatik 22:00etara, jarraian adierazten diren gutxieneko eta funtsezko zerbitzuak errespetatuz eginen da, aurretik aipatutako irizpideen arabera:

a) Zuzeneko arreta ematen duten langileak/zaharren zaintzaileentzat, hona hemen gutxieneko zerbitzuetan arituko diren langileen portzentajeari dagokion pertsona kopurua:

Abenduaren 2rako:

KATEGORIA

GOIZEKO TXANDA

GUTXIENEKOAK GOIZEKO TXANDAN

ARRATSALDEKO TXANDA

GUTXIENEKOAK ARRATSALDEKO TXANDAN

GAUEKO TXANDA

GUTXIENEKOAK GAUEKO TXANDAN

ZUZENEKO ARRETA EMATEN DUTEN LANGILEAK/ZAHARREN ZAINTZAILEAK

39

34

30

26

5etatik 7ak arte

7etatik 8etara: 2

5etatik 7ak arte

7etatik 8etara: 2

PLANTAKO ARDURADUNAK

14

12

11

10

Abenduaren 3rako:

KATEGORIA

GOIZEKO TXANDA

GUTXIENEKOAK GOIZEKO TXANDAN

ARRATSALDEKO TXANDA

GUTXIENEKOAK ARRATSALDEKO TXANDAN

GAUEKO TXANDA

GUTXIENEKOAK GAUEKO TXANDAN

ZUZENEKO ARRETA EMATEN DUTEN LANGILEAK/ZAHARREN ZAINTZAILEAK

38

33

30

26

5etatik 7ak arte

7etatik 8etara: 2

5etatik 7ak arte

7etatik 8etara: 2

PLANTAKO ARDURADUNAK

14

12

11

10

b) Erizaintzako langileentzat, txanda bakoitzean: langile bat.

c) Medikuntzako langileentzat: goardiako langile bat zahar etxe osorako, txanda guztietan.

d) Goiz eta arratsaldeko txandetan: pertsona bat larrialdietarako alarmak edo larrialdiak sor ditzaketen beste gailu batzuk kontrolatzeko eta egoiliarren sarrera eta irteerak kontrolatzeko.

Bigarrena.–Foru agindu hau Iruñeko Erruki Etxeko greba batzordeari jakinaraztea; helbide hau dute deietarako eta jakinarazpenetarako: Iruña, Iturralde y Suit z.g. (ELA sindikatu konfederazioa).

Hirugarrena.–Foru agindu hau zentroko zuzendaritzari igortzea (Gaztelugibel kalea, 1, Iruña).

Laugarrena.–Ondorioak jakinarazten denetik bertatik izanen baditu ere, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Bosgarrena.–Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2017ko azaroaren 30ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1713911