1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
227/2017 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Luzaiden goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa eman eta, zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzen duena.
Eduardo Ryan Murua jaunak, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren izenean, ondorengo instalazio elektriko hau jartzeko administrazio baimena eskatu zuen, bai eta proiektuaren onespena eta onura publikoaren deklarazioa ere:
–Espedientea: SAT10811 (erref.: 2017-010 IRATI/MIS).
–Instalazioaren kokapena: Luzaideko udal-mugartea.
–Xedea: inguru horretan hornidura baldintzak hobetzea, eta baita instalazioen baldintza teknikoak ere.
–Ezaugarri teknikoak: 20 kV-eko “Zubiri-Luzaide” aireko linearen saihesbidea, “Txirriskin” zentral elektrikorako deribazioan.
- 20 kV-eko “Zubiri-Luzaide” aireko linea, 112 metrokoa, 100-AL1/17-ST1A; jatorria ordeztu beharreko 04.43 euskarrian du, eta, bukaera, oraingo 05.01 euskarrian.
- 20 kV-eko “Zubiri-Luzaide, Txirriskingo zentralerako deribazioa” aireko linea, 42 metrokoa, 100-AL1/17-ST1A; jatorria ordeztu beharreko 04.43 euskarrian du, eta, bukaera, Txirriskingo zentraleko fatxadan.
–Aurrekontua: 19.034,15 euro.
Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 24an emandako 142E/2016 Ebazpenaren bidez, ingurumen ukipenetarako baimena eman zitzaion Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri, aipatutako proiektua egiteko.
2017ko apirilaren 4ko ebazpenaren bidez, Kantauriko Ur Konfederazioak baimena eman zuen linea elektrikoa aldatzeko Txirriskingo zentral hidroelektrikorako deribazioan, Luzaide ibaia airetik gurutzatuz.
Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluak aplikatuz, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuta 2017ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16an, eta egun bereko Diario de Navarra egunkarian. Era berean, Luzaideko Udalari ere igorri zitzaion iragarkia, ediktuen oholean jar zezan.
2017ko ekainaren 8an Luzaideko Udalak alegazioak aurkeztu zituen, eta, hala, eskatutako administrazio baimenaren aurka zegoela adierazi zuen. Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalak 2016ko apirilaren 26an emandako txostenean oinarritu zituen bere alegazioak, eta baita herrilurra okupatzeko espediente bat tramitatzeko eskakizunean ere, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarri bezala.
Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak azalpena eskatu zion Herri-lurren Atalari, eta horrek 2017ko hau adierazi zuen urriaren 19an: “Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuaren iritziz proiektuak teknikoki betetzen badu Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 56/2013 Legearen 54. artikuluko kasuetako bat, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.4 artikuluaren aplikatu beharko litzateke, eta horrek ondasunaren desafektazio automatikoa eraginen luke behin dagokion desjabetze espedientea tramitatu ondoren, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen eta hura garatzeko gainerako arauen arabera”.
Abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54.2 artikuluak honakoa adierazten du: “Herri-onuraren deklarazio horrek instalazio elektrikoen eta horien kokalekuen nahitaezko desjabetzea ere hartuko du eraginpean, baldin eta energia-eraginkortasunarekin, teknologiarekin edo ingurumenarekin loturiko arrazoiak direla-eta, horien ordez instalazio berriak jarri behar badira edo instalazio horietan aldaketa garrantzitsuak egin behar badira”. Kontuan izanda aldaketaren helburua “Txirriskin” zentral elektrikoaren banaketa sarea independizatzea dela inguru horretan hornidura baldintzak hobetzeko, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuaren ustez jarduketak aurreko kasuetako bat betetzen du (zehazki, efizientzia energetikoak eta teknologikoak eragindako jarduketa da).
Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da Luzaideko Udalak aurkeztutako alegazioa ezestea.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa.
Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. eta 36. artikuluetan ezarritakoa betez,
EBATZI DUT:
1. Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri administrazio baimena ematea aipatutako instalaziorako.
2. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta hori garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat.
3. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, David Remírez de Ganuza industria-ingeniari teknikoak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabete emanen zaizkio obrak burutzeko.
4. Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.
5. Luzaideko Udalak aurkeztutako alegazioa ezestea.
6. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.
7. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.
8. Administrazio baimen hau eman eta proiektua onetsita ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.
9. Ebazpen hau igortzea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, eta Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari (Herri-lurren Atala), behar diren ondorioak izan ditzan.
10. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.
11. Ebazpen hau jakinaraztea Kantauriko Ur Konfederazioari (Errotaburu pasealekua 1, 20018 Donostia) eta Luzaideko Udalari (Elizaldea kalea 16, 32660 Luzaide), eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
12. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko azaroaren 3an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.
Iragarkiaren kodea: F1712761