236. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

107C/2017 EBAZPENA, urriaren 17koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da “Auditorio Barañain Auditorioa” Fundazioa entitatearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da “Auditorio Barañain Auditorioa” Fundazioa entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100151012013), erregistro honetan sartu zena 2017ko irailaren 20an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuek sinatua 2017ko abuztuaren 18an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko urriaren 17an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia. Izaskun Goñi Razquin.

“Auditorio Barañain Auditorioa” Fundazioa entitatearen hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1712619