3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
Aprobetxamendu hidroelektrikorako baimena
Ur Konfederazio honetan eskaera hau aurkeztu da:
Espedientea: H/31/03484.
Eskatzailea: Andueza Generación Eléctrica SL (IFK: B20089041).
Erabilera: energia hidroelektrikoa sortzea.
Eskatutako ur emaria: 747 litro segundoko.
Nondik hartuko den ura: Xapitel, Infernuko erreka, Maltxarreta eta Nabarlaz Toki Ona errekak.
Lanak eginen diren udal mugapea: Luzaide, Nafarroa.
Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 105. artikuluarekin bat (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua), hilabeteko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskatzaileak bere eskaera zehazteko, ur horiek erabiltzeko proiektua aurkeztuz. Epe horretan beste eskaera batzuk ere onartuko dira, xede bera edo bateraezina dutenak.
Eskaerak Kantaurialdeko Ur Konfederazio honen Ur Komisariara igorri beharko dira (Espainia plaza, 2, 33071 Oviedo), behar bezala zigilatutako proiektuaren lau alerekin batera, erregelamendu horren 106. artikuluaren aginduei jarraikiz.
Hasierako eskaeran adierazitako emaria baino bi halako handiagoa erabiltzea dakarren eskaera oro tramitatzeari uko eginen zaio, baina horrek galarazi gabe nahi duenak, iragarki honetan aipatzen den epean, aprobetxamendu eskaera igorri ahal izatea Erregelamenduaren 104. artikuluan aurreikusten den moduan, argitalpen honen xede den tramitea geldiarazteko eskatzeko, betiere eskaerari erantsirik Gordailuen Kutxa Orokorrean 12.000 euroko fidantza sartu izanaren frogagiria, agiri teknikoaren aurkezpenaren berme gisa.
Erregelamenduaren 107. artikuluan aipatzen denaren arabera, agiri teknikoen zigiluak Ur Konfederazio honen Ur Komisariaren bulegoetan kenduko dira (laugarren solairua, Ur Erregistroa), eskaerak aurkezteko epea amaitu eta sei egun iraganik lehen egun baliodunean, eguerdiko 12etan.
Iragarki hau eskatzaileak ordaindu beharko du.
Oviedon, 2017ko azaroaren 22an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Arloko burua (2008ko uztailaren 25eko Ebazpena; 2008ko abuztuaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua). Luis Cordero Sánchez.
Iragarkiaren kodea: E1713803