236. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Montes de Cierzo I, Montes de Cierzo II eta Valdetellasko ureztalur berrietan 2016an egindako presioko ureztapenen errolda

Hiri honetako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko azaroaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen onestea Montes de Cierzo I, Montes de Cierzo II eta Valdetellasko ureztalur berrietan 2016an egindako presioko ureztapenen errolda (guztira 914.540,52 euro egiten dituena), baita Montes de Cierzoko alderdi ureztagarrian 2016an egindako ureztapen tradizionalen errolda ere (3.260,77 euro). Borondatezko diru-bilketarako epea 2017ko azaroaren 27tik abenduaren 15era bitarte izanen da, biak barne.

Ordainketak Udaleko Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, udaletxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan, edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banketxeetako batean. Dena dela, udal honekiko ordainketak helbideratuta izanez gero, kobrantzarako izendatua den finantza entitatera igorriko da ordainagiria.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboaren errekarguak sorraraziko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Erabaki hau behin betikoa da bide administratiboan; beraz, jarraian ematen diren errekurtsoetakoren bat aurkez daiteke haren kontra. Hala ere, ezin izanen da errekurtsorik jarri beste bat ebazteko tramitean dagoen bitartean, hura espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte.

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren edo erabakiaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori dena, ezertan ukatu gabe bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso baliatu ahal izatea.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tuteran, 2017ko azaroaren 28an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1713840