2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Aldaketa 2018rako ordenantza fiskalen tarifetan. Hasierako onespena
Faltzesko Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen honako ordenantza fiskal hauen tarifetako aldaketak, 2018ko ekitaldirako:
–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Estolderiaren eta hondakin uraren arazketaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.
–Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.
–Ur horniduraren tasa publikoak arautzen dituen ordenantza.
–Faltzesko udal mugarteko bide publikoen erabilera eta trafikoa arautzen dituen udal ordenantza.
–Eremu publikoko eta herri-lurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza.
–Legarra, harea, lurra, harria eta bestelako materialak ateratzeko lagatutako herri-lurren eskubideak eta kanonak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek Udaleko Idazkaritzan azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Faltzesen, 2017ko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.
Iragarkiaren kodea: L1713921