236. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

2018rako ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen honako ordenantza hauek:

–Ordenantza fiskala, Lizentziak emateko, hirigintzaren arloan kontroleko administrazio jarduerak egiteko, planeamendu orokorreko eta garapeneko tresnak nahiz kudeaketa eta urbanizazio tresnak tramitatzeko tasak arautzen dituena.

–Ordenantza fiskala, Baimenak emateko, eta ingurumena babestearen eta jarduera kaltegabeen alorrean kontroleko administrazio jarduerak egiteko tasak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Faltzesen, 2017ko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1713922