236. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Faltzesen, 2017ko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1713920