236. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2018ko ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Udal honek, 2017ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen hasiera batean onestea Cortesko Udalaren ordenantza fiskal orokorra eta zenbait ordenantza fiskal, baita 2018ko ekitalditik aurrera indarrean egonen diren tarifen eranskina ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Cortesen, 2017ko azaroaren 22an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1713595