236. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2018rako zerga-tasak

Udal honek, 2017ko azaroaren 22an egin bilkura berezian, ondoko erabaki hau hartu zuen:

1. 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasak, indizeak eta portzentajeak onestea. Indarrean egonen dira hurrengo urte guztietan, harik eta beste erabaki bat hartzen den arte. Honako hauek dira:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Tasa: %0,3450.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Tasa: %0,80.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: Tasa: %4,08.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren edo gainbalioaren gaineko zerga: zuzenbidezko 5.000 biztanle baino gutxiagoko biztanleriari lotutako kuotak, honako denbora tarte hauen arabera:

  • 5 urte arteko denbora: 3ko tasa.
  • 10 urte arteko denbora: 3ko tasa.
  • 15 urte arteko denbora: 3ko tasa.
  • 20 urte arteko denbora: 3ko tasa.
  • Karga-tasa: %12.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea aipatu karga-tasak, eta argitalpen horretan adieraztea horien kontra zein errekurtso jar daitekeen; adieraztea, orobat, 2018ko urtarrilaren 1ean jarriko direla indarrean.

3. Zerga-tasak Cortesko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat jar daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bestela.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Cortesen, 2017ko azaroaren 22an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1713594