2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Kalifikazio-epaimahaiaren aldaketa, administrari-ofizialen zerrendak osatzeko deialdian
80/2017 Ebazpena, azaroaren 16koa, kalifikazio-epaimahaia aldatzen duena administrari-ofizialak aldi baterako kontratatzeko zerrenda osatzeko deialdian.
Ebazpen honen bidez aldatzen da kalifikazio-epaimahaiaren osaera administrari-ofizialak aldi baterako kontratatzeko zerrenda osatzeko deialdian. Aipatu osaera deialdiaren 6. oinarrian azaltzen da. Deialdia urriaren 24ko 73/2017 Ebazpenaren bitartez onetsi zen, eta 2017ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an.
Honako hauek osatuko dute epaimahaia:
–Epaimahaiburua: Yolanda Obanos Irure, Tebas-Muru Artederretako Udaleko alkatea.
–Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
–Mahaikidea: Beriaingo Udalak izendatzen duen administrari-ofiziala.
–Mahaikidea: Galarko Udalak izendatzen duen administrari-ofiziala.
–Mahaikidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatzen duena.
–Mahaikide-idazkaria: Miguel Albisu Iribarren, Tebas-Muru Artederretako Udaleko idazkaria.
–Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
EBATZI DUT:
1.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera aldatzea administrari-ofizialak aldi baterako kontratatzeko zerrenda osatzeko deialdian, urriaren 24ko 73/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako eta 2017ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14an, argitaratutako hartan. Aipatu osaera deialdiaren 6. oinarrian azaltzen da.
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauek jar daitezke: berraztertzekoa, Alkatetza honi zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Justizia Auzitegi Nagusiko alor horretako epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita; eta, aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen datatik hasita.
Tebasen, 2017ko azaroaren 16an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L1713452