235. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Tributuen kontrolerako eta ikuskapenerako planaren irizpide orokorrak, 2017tik 2019ra bitarteko ekitaldietarako eta preskribatu ez diren aurreko ekitaldietarako

Eguesibarko Udaleko alkateak, 2017ko azaroaren 15ean, ebatzi zuen onestea tributuen ikuskapenerako plana 2017-2019 urteetarako eta preskribatu ez diren aurreko ekitaldietarako. Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 137. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen dira plan hori gorpuzten duten irizpide orokorrak:

Irizpide orokorrak:

1. Tributuen gaineko betebeharrak betetzen direla kontrolatzea eta balioak egiaztatzea, iruzur fiskala atzemateko eta eraginkortasunez erregularizatzeko.

2. Udal tributu guztietan iruzur fiskala atzematea. Salbuespena jarduera ekonomikoen zerga izanen da, ikuskapenerako plan berariazkoa izan behar baitu. Arreta eta ardura bereziz zainduko da jabari publikoaren erabilera pribatiboaren tasa.

3. Zergapekoek Tokiko Ogasun Publikoarekin dituzten betebeharrak eta eginbeharrak zuzen betetzen diren aztertu eta egiaztatzea.

4. Zergapekoaren tributu egoera osoa egiaztatzea, Tokiko Ogasunaren edozein baliabideri dagokionez, edo bestela tributu bati edo batzuei dagokienez.

5. Kudeaketa arloan, tributu kudeaketaren honelako lanak egitea: egiaztapen eta azterketakoak; egiaztapen mugatuko prozedurak edo balioak peritu-tasazio kontraesanezkoko prozesuen bidez egiaztatzeko prozedurak, hori egitea bidezko bada.

6. Zergapekoek zerga bakoitzerako eskatzen diren aitorpenetan eta komunikazioetan adierazitako egitateak eta inguruabarrak zehatzak eta egiazkoak diren aztertzea.

7. Aztertzea ba ote den egitatezko elementuren bat edo zerga arloan garrantzitsua izan daitekeen beste aurrekariren bat, Administrazioak osoki edo hein batean ezagutzen ez duena.

8. Zergapekoek tributuen likidaziorako egindako eragiketak zuzenak diren aztertzea eta, era berean, haien tributu egoera erregularizatzea.

9. Informazioa eskuratzea pertsonek edo entitateek dauzkaten edozein motatako datu edo aurrekariak ezagutzeko, tributuen aldetik garrantzizkoak badira.

10. Egiaztapen eta azterketa jarduera sustatu eta areagotzea, tributua orokortze aldera, eta, horrenbestez, tributuen kudeaketa eraginkorrago bihurtzea. Horrela herritarrek zerga kontuetan beren arteko justizia eta berdintasuna bermatuak izanen dituzte, eta likidatu eta biltzen diren eskubideak ahal den neurrian gehituko dira.

Sarrigurenen, 2017ko azaroaren 15ean.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1713352