232. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1399/2017 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, Tuterako Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko Asistentzialeko kideak izendatzen dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak Tuterako Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko Asistentzialaren osaera eta eginkizunak onetsi zituen.

Bestalde, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 21eko 78/1996 Foru Aginduak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko gobernu organoetako eta zerbitzuari atxikitako zentroetako eta inguruko organoetako batzorde tekniko-asistenzialetako langileen ordezkariak hautatzeko araudia erregulatzen du. Foru agindu hori hein batean aldatu zuten azaroaren 28ko 154/1997 eta azaroaren 7ko 125/2011 foru aginduek.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak abuztuaren 31n emandako 1016/2017 Ebazpenaren bidez, Oinarrizko Osasun Laguntzako Batzorde Tekniko Asistentzialeko kideak hautatzeko hauteskundeetarako deialdia egin zen.

Hauteskunde prozesua amaituta, hauteskunde batzordeak, 2017ko azaroaren 6an sinatutako aktan, hautetsien aldarrikapena egin zuen.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Tuterako Osasun Barrutiko Batzorde Tekniko-Asistentzialeko kide izendatzea zentroko lankideek hautatutako ordezkari hauek:

–Ospitaleko erizaintza unitateetako burutzak:

Cristina Prieto Pérez andrea.

–Ospitaleko osasun arloko langile tituludunak:

Pedro Aicua Zalduendo jauna.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetako zuzendaritzak:

Blanca Lagarón Cabello andrea.

–Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetako erizaintza unitateetako burutzak:

Rosa Elvira Vitas Cerdán andrea.

–Oinarrizko Osasun Laguntzako taldeetako familia medikuak:

Luis José Mendo Giner andrea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea hautatutako kideei, eta igortzea Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari eta Profesionalen Zerbitzuari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2. c) artikuluekin eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduarekin bat. Foru agindu horren bidez, gora jotzeko errekurtsoen ebazpena eta lan auzibidearen aurreko erreklamazioena Osasuneko kontseilariaren esku utzi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan.

Iruñean, 2017ko azaroaren 10ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1713253