232. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2018. urteko tasak, karga-tasak eta prezio publikoak

Uharte Arakilgo Udalak, 2017ko azaroaren 23ko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu du:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, 2018rako aho batez onartzen da:

Lehenbizikoa.

1.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuziorako %0,2405eko karga-tasa eta landalurren ondasunen gaineko kontribuziorako, berriz, %0,8008koa ezartzea.

2.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluaren taulako gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira egiazko gorakadaren zenbatekoa zehazteko. Karga-tasa %8,016 izanen da.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,7007ko karga-tasa ezartzea.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,202 indizea aplikatzea.

5.–Tasak:

5.1. Ura.

5.1.0. Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa: 40 m³ seihilekoan. Kuota minimoa: 13 euro.

5.1.1. Etxeko kontsumoa: 90 m³ edo gutxiago, 0,3173 euro/m³; 90 m³-tik gora, 0,55 euro/m³.

5.1.2. Industriako kontsumoa: 0,49 euro/m³.

5.1.3. Mantentze lanetako kanona: 3,6 euro, gehi BEZa.

5.1.4. Kontagailua eta instalazioa: 65 euro.

5.1.5. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, etxeko erabilerarako: 320 euro.

5.1.6. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, industriarako: 400 euro.

5.2. Kable bidezko telebista.

5.2.1. Kable bidezko telebistarako hargunea, 160 euro.

5.2.2. Mantentze lanetako kanona, 30 euro/urtea. Kable bidezko telebistaren zentsua, espedientean agertzen dena, osatzen duten zergadunek ordainduko dute.

5.3. Epaitzak.

5.3.1. Etxerako egurraren lote batengatik, kanona 35 euro izanen da 2018an. Epaitza etxeka emango da, eta eskuratzeko epea uztailaren 1etik azaroaren primera bitartekoa izango da.

5.3.2. Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak albienteak kubikatuko ditu. Horiek eskuratzeko epea uztailaren batetik azaroaren bat arte izango da.

5.4. Eremu publikoa okupatzea.

5.4.1. Merkatu txikia: 2,5 euro/eguna 3 m lineal baino gutxiagoko salguneentzat. 6 eta 3 metro linealeko artean, 5 euro/eguna. 6 m lineal baino gehiago, 7,5 euro/eguna. Egiaztatuko da JEZean alta emanda dagoela, udalerri nahiz herrialde mailako kuotarekin.

5.4.2. Garabia, kamioi-garabia edo kamioi-besoa paratzea hilabete batetik sei bitarte: 150 euro. Sei hilabetik gora, 30 euro/hilabetea. Minimoa: 30 euro.

5.4.3. Edukiontzia paratzea, obra-txabola: 30 euro/hilabetea. Minimoa: 20 euro.

5.4.4. Paratzea aldamio, itxitura edo hesia, edo lurra betetzea jarduera ekonomikoa ez dagoenean: 2 euro/eguna hartzen denean 10 metro karratu.

5.4.5. Barrakak eta kalez kaleko salmenta bestetan:

5.4.5.1. Bestetan barrakak paratzea: 15 euro/eguna. Aitzinetik egiaztatu beharko da JEZean alta emanda dagoela, udalerri nahiz herrialde mailako kuotarekin.

5.4.5.2. Kalez kaleko salmenta bestetan: 15 euro/eguna. Aitzinetik egiaztatu beharko da JEZean alta emanda dagoela, udalerri nahiz herrialde mailako kuotarekin.

5.5. Udal ondasunen erabilpen publikoa:

5.5.1. Futbol zelaia eta aldagelak: 45 euro /hilabetean eta 200 euroko fiantza.

5.5.2. Udal frontoia: Ordenantzan agertzen direnak.

5.5.3. Gazte-txokoren kideak: 10 euro urtean.

5.6. Agiriak luzatzea.

Ziurtagiriak: 0,60 euro.

Faxez bidaltzea eta jasotzea, 0,60 euro/orria.

DIN A3ko fotokopiak, 0,15 euro/orria.

DIN A4ko fotokopiak, 0,10 euro/orria.

Konpultsak, 0,60 euro/bak.

Artxiboetan dokumentazioa bilatzea: 10 euro.

Animalia arriskutsuendako dokumentazioa tramitatzea: 45 euro.

Arma-lizentzia txartela: 25 euro.

Bigarrena.–Ondoko egutegia onestea udal diru-bilketarako.

TB mantentze lanetako kanona otsailean igorriko da.

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga urrian igorriko da.

Uraren kontsumoaren gaineko tasa seihilekoetan kobratuko da, urtarrilean eta uztailean.

Epaitza uztailean onetsiko da.

Hirugarrena.–Uraren tasan hobari hauek onestea Uharte Arakilen erroldaturik daudenentzat, familia osatzen duten kideen kopuruaren arabera eta familiak LGSaren aldean hilabetean dituen diru-sarreren arabera, taula honi jarraikiz:

LGSa EDO GUTXIAGO

LGSa + %10

LGSa + %20

Kide kopurua, 1-2

%90

%75

%50

3tik gora

%100

%90

%75

2017rako LGSa: 707,60 euro/ hilabetea.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Eskaera.

–Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

–Udal Erroldaren bizikidetzako ziurtagiria.

Hobaria urteko lehen hiruhilekoan eskatuko da, eta epe hori luzaezina da.

Laugarrena.–Gainerako tasak eta prezio publikoak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan.

Bostgarrena.–Erabaki honek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta oharazten da erabaki honen aurka, bide administratiboan behin betikoa dena, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluari jarraikiz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Uharte Arakilen, 2017ko azaroaren 23an.–Alkate udalburu ordea, Juana Sainz Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1713645