2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
2018ko lan egutegia
2017ko azaroaren 23ko Osoko Bilkuraren Akordio bidez onetsi zen Uharte Arakilgo Udalaren zerbitzuko langileen 2018ko lan egutegia. Hona hemen haren xedapen zatia:
Lehenbizikoa.–Onestea Uharte Arakilgo Udalaren zerbitzuko langileek 2018an izanen duten jaiegunen egutegia, jarraian adierazten den bezala:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.
–Apirilaren 30a eta maiatzaren 1a: Langilearen Egunaren zubia.
–Ekainaren 23a, 24a eta 25a: herrian jai, San Joan dela-eta.
–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Zeruratzea.
–Irailaren 29a eta 30a: San Migel bestak.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 1a eta 2a: Santu Guztien eguneko zubia.
–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.
–Abenduaren 24a eta 25a: Eguberri zubia.
–Abenduaren 31: Urte zaharra.
Bigarrena.–Uharte Arakilgo Udaleko langileen lanaldiaren egiazko lanordu kopurua urtean 1.592 da.
Hirugarrena.–Uharte Arakilgo Udaleko bulegoetan, egunero astelehenetik ortziralera bitarte egiten den lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, 245 lanaldi edo egunetan. Nahitaez lan egin beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, nahieran bete ditzaten, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20 arte. Jendea egunero hartuko da, 10:00etatik 14:00ak arte.
Garbiketako langileek beren egutegia izanen dute, betiere urterako ezarritako gehienekoaren barnean.
Artikulu honetako aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute.
Laugarrena.–Otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren 30. artikuluan xedatzen den norberaren aferetarako baimen ordaindua (hiru lanegun, gehienez) orduka hartzen ahalko da.
Bosgarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2018. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta Udalaren zerbitzuko langileendako jaiegunak.
Seigarrena.–Langileek hurrengo urteko urtarrilaren 31 arte ahal izanen dituzte aurreko urteari dagozkion oporrak hartu, betiere horietarako eskubidea sortu badute.
Zazpigarrena.–Akordio hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Uharte Arakilgo Udalaren iragarki oholean.
Uharte Arakilen, 2017ko azaroaren 23an.–Alkate udalburu ordea, Juana Sainz Betelu.
Iragarkiaren kodea: L1713644