2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Ribaforadako Udalak, 2017ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokorra behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.
Ribaforadan, 2017ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1713678