2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Hiri-jarduketarako plan berezia, Mendikur S-5 bizitegitarako unitatea eta 1. poligonoko 1017. lurzatian. Behin betiko onespena
Orkoiengo Udalak, 2017ko azaroaren 16ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia Mendikur S-5 bizitegitarako unitatean eta katastroko 1. poligonoko 1017. lurzatian (S-4 ZOP-1), Orkoiengo Udalak sustatua eta Silvia Barbarin Gómez arkitektoak prestatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, behin betiko onespenaren erabakia argitaratzen da, onetsitako araudia jasotzen duen eranskinarekin batera.
Erabaki honek bukaera emanen dio administrazio bideari, eta haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10 eta 46. artikuluekin bat.
Orkoienen, 2017ko azaroaren 22an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
ERANSKINA
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1713605