232. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketa, Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2017ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantzan. Ordenantza 2017ko irailaren 19an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Murchanten, 2017ko azaroaren 14an.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1713219