2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Oihan enkantea
Irunberriko Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko:
Lote bakarra, Borda alderdian. 41.862 larizio pinu dira, eta bolumena, guztira, 7.103 m³.
Hasierako prezioa: 106.545 euro (BEZa kanpo).
Behin-behineko fidantza: %2.
Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Udalaren Idazkaritzan (kale Nagusia, 46. Irunberri).
Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Udalaren Idazkaritzan (kale Nagusian), 2017ko abenduaren 29ko 14:00ak baino lehen.
Proposamenak irekitzea: 2017ko abenduaren 29ko 14:30ean eginen da.
Irunberrin, 2017ko azaroaren 20an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L1713515