2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
2017ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jo da Igantziko Udalaren 2017ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita.
Udalak 2017ko urtarrilaren 13ko osoko bilkuran hartu zuen hasierako onespenaren erabakia, eta 2017ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31n. Jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Igantzin, 2017ko azaroaren 14an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.
2017KO PLANTILLA ORGANIKOA
Funtzionarioak
1.–Idazkaria, Arantzako Udalarekin batera.
Maila: A. Egoera: hutsik. Euskara maila: 2 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatua, eta Igantziko Udalak 2012ko urriaren 25eko bilkuran onetsia).
2.–Administrari-ofiziala.
Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarriak: %20,52. Antzinatasuna: 2 bosturteko. Gradua: 2. Familia laguntza: bai. Egoera: jardunean. Euskara maila: 2 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatua, eta Igantziko Udalak 2012ko urriaren 25eko bilkuran onetsia).
3.– Zerbitzu anitzetako enplegatua.
Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarriak: %20,35 + 250,00 euro. Antzinatasuna: 2 bosturteko. Gradua: 1. Familia laguntza: bai. Egoera: jardunean. Euskara maila: 1 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatua, eta Igantziko Udalak 2012ko urriaren 25eko bilkuran onetsia).
Bitarteko langileak administrazio-araubidean
1.–Idazkaria, Arantzako Udalarekin batera.
Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: %3,72. Antzinatasuna: 2 bosturteko. Egoera: jardunean. Euskara maila: 2 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatua, eta Igantziko Udalak 2012ko urriaren 25eko bilkuran onetsia).
Funtzionarioen izenen zerrenda
1.–Jaione Sein Petrikorena.
Maila: C. Gradua: 2. Zerbitzu onartuen data: 1997ko azaroaren 10a. Lanpostua: administrari-ofiziala. Administrazio egoera: jardunean.
2.–Jokin Zabaleta Zabaleta.
Maila: D. Gradua: 1. Zerbitzu onartuen data: 2005eko irailaren 5a. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio egoera: jardunean.
Administrazio araubideko bitarteko langileen izen zerrenda
1.–M.ª José Larraioz Ariztegi.
Maila: A. Lanpostua: idazkaria. Administrazio egoera: jardunean.
Iragarkiaren kodea: L1713221