232. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKU

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Ibirikuko Kontzejuko Batzarrak, 2017ko urriaren 26an egin bilkura arruntean, 2017ko aurrekontu orokorreko 1. aldaketaren espedientea onetsi zuen.

Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia 2017ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, urriaren 19an.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hortaz, eta Foru Lege horren 277.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, laburturik argitaratzen da aipatu aldaketa:

GASTUAK:

a) Kreditu-gehigarria:

2. kapitulua: 2.600,00 euro.

b) Kreditu berezia:

2. kapitulua: 1.100,00 euro.

Aldaketa, guztira: 3.700,00 euro.

FINANTZABIDEAK:

a) Diruzaintzako gerakina: 3.700,00 euro.

Ibirikun, 2017ko azaroaren 13an.–Kontzejuko burua, M.ª Ángeles Zafra Lusarreta.

Iragarkiaren kodea: L1713218