2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
2018rako tasak, zergak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2017ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Uharteko Udalaren eta Musikaren Udal Patronatuaren tasak, zergak eta prezio publikoak 2018. urterako.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da besterik gabe.
Uharten, 2017ko azaroaren 10ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L1713506