232. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2017ko azaroaren 10ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Esteribarren, 2017ko azaroaren 13an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1713222