2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
2018rako zerga-tasak. Onespena
Esteribarko Udalak, 2017ko azaroaren 10ean egin osoko bilkuran berezian, honako zerga-tasa hauek onestea erabaki du, 2018ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:
a) Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga: %0,2.
b) Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indarra duten araudietan ezarritako tarifen arabera, 1 indizea gutxienez.
c) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: indarra duten araudietan ezarritako tarifen arabera.
d) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.
e) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: sortzapena egiteko unean, portzentaje hauek aplikatuko dira lurrak duen balioaren gainean:
–1etik 5 urtera bitarteko aldia: %2,2.
–10 urtera bitarteko aldia: %2,1.
–20 urtera bitarteko aldia: %2.
Zerga-oinarriaren gainean aplikatu beharreko karga-tasa %8koa izanen da.
Esteribarren, 2017ko azaroaren 13an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.
Iragarkiaren kodea: L1713220