2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
5/2017 aldaketa aurrekontuan. Zenbait gastutarako kredituaren transferentzia. Hasierako onespena
2017ko azaroaren 15ean Osoko Bilkurak egindako bileran, besteren artean, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:
1) 2017ko azaroaren 9an kontu-hartzaileak egindako txostenean agertzen diren kredituaren transferentziak, lehen aipatu direnak, hasiera batez onestea (17/5 espedientea).
2) Aipatu espedientean (17/5), Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean aldez aurretik iragarrita, 15 laneguneko epean jendaurrean egotea herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta nahi dituzten erreklamazioak jar ditzaten.
3) Lehen aipatutako jendaurreko epea iragan ondoren erreklamaziorik ez balego, espediente hau behin betiko onetsitzat hartuko dela ohartaraztea.
Beran, 2017ko azaroaren 22an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
Iragarkiaren kodea: L1713736