232. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

564/2017 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako Zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 522/2017 Ebazpenean izandako okerra zuzentzeko baimena ematen duena.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Euskara Ataleko EGAren Bulegoak jakinarazten du ezen, ebazpenaren 4. puntuan, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Batzorde Ofizialeko Kideak izendatzen dituen horretan, gaztelaniazko alean agertzen den kide baten izena erantsi behar dela.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntzako zuzendari nagusiak azaroaren 6ab emandako 522/2017 Ebazpena zuzentzea, Ebazpenaren 4. puntuan gaztelaniazko alean agertzen den kide baten izena eransteko. Aipatu ebazpenak Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko azterketen 2018ko deialdiak onetsi zituen, eta azterketa egiteko eskubideengatik ordaindu beharreko tarifa ezarri.

Honela dioen tokian:

4. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Batzorde Ofizialeko kide ondoko hauek izendatzea, 2018ko deialdietarako:

–Hasier Morrás Aranoa jauna, batzordeburu.

–M.ª Amparo Antoñana Ábalos andrea.

–Miren Garbiñe Basurto Luzuriaga andrea.

–Eneritz González Fernández andrea.

–Ander Irizar Apaolaza jauna.

–Miren Oyanguren Castañeira andrea.

–Fernando Rey Escalera jauna.

–Saioa Zamakola Iartza andrea.

–Leire Zabaltza Alemán andrea, Batzordeko idazkari.

Honela esan behar du:

4. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) Batzorde Ofizialeko kide ondoko hauek izendatzea, 2018ko deialdietarako:

–Hasier Morrás Aranoa jauna, batzordeburu.

–M.ª Amparo Antoñana Ábalos andrea.

–Ainara Arangoa Mariezcurrena andrea.

–Miren Garbiñe Basurto Luzuriaga andrea.

–Eneritz González Fernández andrea.

–Ander Irizar Apaolaza jauna.

–Miren Oyanguren Castañeira andrea.

–Fernando Rey Escalera jauna.

–Saioa Zamakola Iartza andrea.

–Leire Zabaltza Alemán andrea, Batzordeko idazkari.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Euskara Atalera, EGAren Bulegora, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentrora, Giza Baliabideen Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta goian aipatu Batzordeko eta Epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2017ko azaroaren 22an.–Hezkuntzako Zuzendari Nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1713643