1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
156/2017 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, “13,2 kV-eko linea elektrikoa, Irurtzun-Basaburua eta Ultzama-Ostitz lineak lotuko dituena, Imozko eta Atezko udal-mugarteetan” izeneko proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.
Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 228/2017 Ebazpenaren bidez, honako proiektu hau onetsi zen, baimen administratiboa eman zitzaion, eta haren onura publikoa deklaratu zen: “13,2 kV-eko linea elektrikoa, Irurtzun-Basaburua eta Ultzama-Ostitz lineak lotuko dituena, Imozko eta Atezko udal-mugarteetan”.
Onura publikoaren adierazpenak berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Imozko alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Etxalekun dagoen Imozko Herriko Etxean, 2018ko urtarrilaren 18an.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Imozko Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea.
Iruñean, 2017ko azaroaren 15ean.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: F1713291