1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak azaroaren 13an emandako 71/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onetsi da astialdiko monitore edo zuzendarientzako ikastaroak egiten dituzten gazteendako prestakuntzarako laguntzen deialdia. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak ofizialki onartutako aisialdiko eskolek antolatuak eta emanak dira ikastaro horiek.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 28/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) eta aldizkari honetako “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean.
DDBN (identifikazioa): 372720.
Iruñean, 2017ko azaroaren 24an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1713711