232. ALDIZKARIA - 2017ko abenduaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Gizarte Politiketako kontseilariak azaroaren 15ean emandako 59E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onetsi da enplegu sozial babestuari laguntzeko xedearekin toki entitateei diru-laguntzak emateko 2018. urteko deialdia.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) eta aldizkari honetako “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean.

DDBN (identifikazioa): 370857.

Lehena.–Onuradunak.

Enplegu sozial babestuko proiektuak egiten dituzten toki entitateak, bere eskumeneko esparruan.

Bigarrena.–Xedea.

Bazterketa sozialeko egoeran dauden pertsonak aldi baterako kontratatzea helburua duten proiektuei diru-laguntza ematea; pertsona horiek lan munduan eta gizartean txertatzeko aukerak hobetuko dizkien gizarteratze ibilbide bat egiteko gizarte akonpainamendua behar dute.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

59E/2017 Foru Agindua, azaroaren 15koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, enplegu sozial babestuari laguntzeko xedearekin toki entitateei diru-laguntzak emateko 2018. urteko deialdia onesten duena.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

6.000.000,00 euro.

Iruñean, 2017ko azaroaren 14an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1713424