1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
3480E/2017 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana. Horren bidez, Osasuneko zuzendari nagusiaren apirilaren 7ko 1378E/2017 Ebazpena aldatzen da, Osasun Departamentuak 2017. urtean sustatuko dituen ikerketa proiektuetarako deialdiaren oinarriak ezartzen zituena.
Osasuneko zuzendari nagusiak apirilaren 7an emandako 1378E/2017 Ebazpenaren bidez, Osasun Departamentuak 2017. urtean sustatuko dituen ikerketa proiektuetarako deialdiaren oinarriak ezarri ziren. Ebazpen hori 2017ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 28an.
Ebazpen horrek honako hau ezarri zuen “Zenbatekoa zehaztea” izeneko 5. puntuan: “Proiektu bakoitzarentzat eskatzen den guztirako zenbatekoaren %75 finantzatuko da, baina 30.000,00 euro gainditu gabe proiektu eta urte bakoitzeko. Proiektuak puntuazio-ordenaren arabera finantzatuko dira.
Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuaren txostenaren arabera, irizpide horiek aplikatuz gero, zaila da (edo ezinezkoa) proiektuei urteko esleipena egitea, aurrekontuko partiden urteko banaketa dela-eta. Beraz, proiektuen %75eko gehieneko finantzaketari eta proiektuak garatuko diren hiru aurrekontu ekitaldietarako guztira dauden 90.000,00 euroei eutsita, komenigarria da urteko 30.000,00 euroko muga kentzea eta urteko kontuak hiru urteetako aurrekontu erabilgarritasunaren arabera doitu ahal izatea.
Ikusirik Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak egindako txostena eta Ogasuneko Kontu-hartzailetzak emandako adostasuna.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Osasuneko zuzendari nagusiak Osasun Departamentuak 2017. urtean sustatuko dituen ikerketa proiektuetarako deialdiaren oinarriak ezartzeko apirilaren 7an eman zuen 1378E/2017 Ebazpenaren oinarri arautzaileen 5. puntua aldatzea. Honela idatzita agertuko da:
“5. Zenbatekoa zehaztea”.
Proiektu bakoitzarentzat eskatzen den guztirako zenbatekoaren %75 finantzatuko da, baina 90.000,00 euro gainditu gabe proiektu bakoitzeko. Proiektuak puntuazio-ordenaren arabera finantzatuko dira.
Azkeneko proiektuarentzat gelditzen den finantzaketa ez bada iristen eskatutakoaren %75era, soberako gerakinari dagokion ehunekoa eman diezaiotela proposatuko da, baina, behin betiko kontzesioaren proposamena egin baino lehen, onuradunari hamar eguneko epea eskainiko zaio aukeratu dezan finantzaketa hori onartzen duen (kasu horretan, aurkeztutako proiektuaren %100 gauzatu beharko du) edo uko egiten dion. Uko egiten badio, soberakina finantzaketa lortzen duten proiektu guztien artean hainbanatuko da”.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2017ko azaroaren 24an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Luis Gabilondo Pujol.
Iragarkiaren kodea: F1713682